JARDUERAK

NETWORKING

SUM Bilbao 19 Biltzarraren alderdi erakargarrienetako bat, mugikortasun jasangarriaren sektorearekin loturiko eragileekin harremanak izateko aukera da. Izan ere, Biltzar horretan hiri-mugikortasuna aldatzeko eta horren gainean erabakitzeko gaitasuna duten egile ugari elkartuko dira, Garapen Jasangarriaren Helburuak (ODS) lortzearekin bat eginez. Biltzar horretara, hortaz, gainerakoak ezagutu eta beren buruak ezagutarazteko asmoz, erakunde hauetako ordezkariak bertaratuko dira: tokiko gobernuak, nazioarteko erakundeak, automobilgintza, energia eta teknologia sektoreetako enpresak, start-up-ak eta ikerketa-zentroak.

Hori dela eta, testuinguru horretaz baliatuz, SUM Bilbao 19 Biltzarrak kide estrategikoen arteko itunak eta harremanak bultzatuko ditu, bertaratuko diren guztiek harreman-sarea handi dezaten eta beren profilak susta ditzaten.

Ezagutu, atal honetan, nola egin Networking SUM Bilbao 19 Biltzarrean!

Networking zone

Networking Zone gunean SUM Bilbao 19 Biltzarrera bertaratuko diren 600 pertsona inguru elkartuko dira, elkarrekin mintzatzeko, kontaktuak trukatzeko eta ideiak eztabaidatzeko. Ahalik eta tokirik erosoen gerta dakien, gune horretako altzariek askotariko funtzionalitateak izango dituzte eta catering-zerbitzua egongo da, atsedenaldietan edariak eta pintxoak emateko.

SUM Bilbao 19 Biltzarrera bazatoz, aprobetxatu gune hori eroso mintzatzeko, kidegaiekin kafetxoa hartzeko eta hitzarmenak ixteko. Pertsona interesgarri asko ezagutuko dituzu, baina ez ahaztu gure sukaldaritza entzutetsua dastatzen!

Networking Zone Euskalduna Jauregiko atondo nagusian egongo da, hots, Biltzarreko saioak egingo diren tokien gelaurrea izango da.

Information screen

Networking Zone-ren barruan, pantaila bat egongo da, eta horretan Biltzarrari eta horretara bertaratuko direnei buruzko informazioa proiektatuko da. Aurten lehen aldiz, SUM Bilbao19 Biltzarrak pantaila horretaz baliatuko da bertaratutakoen profilak nabarmentzeko eta, horretarako, “Moving with us” atala izango da. Atal horren eskutik, SUM Bilbao 19 Biltzarrak dirauen bitartean beren buruak sustatu eta hiri-mugikortasun jasangarriaren eremuan harreman-sarea handitu nahi duten stakeholder-ak ezagutaraziko dira.

Hortaz, Biltzarrerako txartela dutenei atal horren protagonistak izateko aukera emango zaie. Ekimen horretan parte hartzeko, txartela erosi ondoren, networking tresna hori nola erabili adieraziko zaizu.

SUM Bilbao 19 Biltzarrerako txartela baduzu, balia zaitez aukera honetaz bertaratuko diren guztiek zu ezagut zaitzaten eta zer eskaintzen duzun edo hiri-mugikortasun jasangarriari buruzko zure proiektuak garatzeko zer behar duzun jakin dezaten. Tresna horrek ez dakar inolako kostu gehigarririk.

Exhibition hall

SUM Bilbao 19 Biltzarrak badu beste ezaugarri bat: hiri jasangarriak eraikitzearen zerbitzurako hiri-mugikortasuneko konponbide berritzaileak erakusteko tokia. Hortaz, Euskalduna Jauregiaren barruan, hiri-mugikortasun jasangarrirako zerbitzuak eta produktuak erakusteko tokia ere izango da.

SUM Bilbao 19 Biltzarrera bertaratuko diren guztiek erakusketarien informazio-erakustokiak bisitatzeko aukera izango dute. Laster jakingo dugu zein enpresa edo erakunde izango den erakusketari.