Ekitaldi aniztasuna
Bilbo berriaren arkitektura garaikidearekin bat etorriz, Federico Sorianok eta Dolores Palaciosek diseinaturiko Euskalduna Jauregia zalantza izpirik gabe leku bikaina da edozer ospatzeko; gainera, 2003an Munduko Biltzar Jauregirik Onenaren saria eskuratu zuen. Sortu zenetik hainbat ekitaldi egin dira bertan, opera kontzertuak zein ballet emanaldiak, negozioei buruzko biltzarrak edota berrikuntzari lotutako saio berrienak, gaitasun handia eta ezaugarri esklusiboak dituelako.