Laguntzaileak

Networking-A

Hiri Eta Tokiko Gobernu Batuetako (CGLU)

CGLU erakundea tokiko eta eskualdeko gobernuen bozeramaile bihurtu da –zerbitzua ematen dieten komunitateen tamaina edozein izanda ere– hauen interesak mundu osoan zabaltzeko eta defendatzeko helburuarekin. Erakundeak Batzelonan du egoitza eta hau da bere xedea: “Tokiko gobernu autonomo eta demokratikoen ahots bateratuaren ordezkari izatea mundu osoan zehar, gobernu hauen balioak, helburuak eta interesak sustatuz, tokiko eta eskualdeko gobernuen arteko lankidetza sustatzeari esker, eta nazioarteko komunitate osoaren aurrean.

CGLU erakundearen eginkizunak hauek dira:

  • Tokiko eta eskualdeko gobernuen eta nazioarteko gobernantzaren ordezkari diren erakundeen eginkizuna eta eragina areagotzea;
  • Demokratikoak, eraginkorrak, berritzaileak eta herritarrekiko hurbilak diren tokiko gobernuen laguntza-iturri nagusia izatea;
  • Nazioarteko erakunde demokratiko eta eraginkor bat bermatzea.

CGLU erakundeak hirien eta bertako elkarteen arteko nazioarteko lankidetza bultzatzen du, eta programak, sareak eta elkarteak sortzea ahalbidetzen du tokiko gobernuen gaitasunak garatzeko helburuarekin. Halaber, emakumeek toki-mailan erabakiak hartzeko orduan duten eginkizuna aldarrikatzen du eta mundu osoko tokiko gobernuen inguruko informazio garrantzitsua eskaintzen du.

Nazio azpiko gobernuek osatutako munduko elkarte handiena da; 240.000 kidetik gora ditu Nazio Batuen kide diren 140 estaturen artean banatuak eta munduko biztanleriaren erdiaren baino gehiagoren ordezkari gisa jarduten du.

Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioa (FEMP) estatu mailako toki-erakundeen elkarte garrantzitsuena da, udalak, aldundiak eta uharteko kontseiluak eta kabildoak barne hartzen dituena, 7.324 guztira, hau da, Espainiako toki-gobernuen %90.

Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen Bosgarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoaren arabera sortu zen eta herri-onurako elkarte gisa izendatu zen 1985eko ekainaren 26ko Ministroen Kontseiluaren akordio bidez.

FEMPa da Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluaren (CMRE) Espainiako atala eta Iberoamerikako Udalen Arteko Lankidetzarako Erakundearen (OICI) egoitza ofiziala ere bai.

FEMParen helburuak eta estatutuetako xedeak honakoak dira:

  • Toki-erakundeen autonomiaren sustapena eta babesa;
  • toki-erakundeen interes orokorren ordezkaritza eta defentsa bestelako administrazio publikoen aurrean;
  • Europako espirituaren garapena eta ezarpena toki mailan, toki-erakundeen arteko elkartasuna eta autonomia oinarri izanda;
  • Toki-erakundeen eta beren organizazioen arteko adiskidetasuna eta lankidetza sustatu eta bultzatzea, Europako, Iberoamerikako eta mundu arabiarraren eremuan batez ere;
  • Toki-erakundeei edo horien mendeko organoei orotariko zerbitzuak ematea, zuzenki edo bestelako sozietate edo erakundeen bitartez; eta Federazioaren kideei zuzenki edo zeharka eragiten dien beste edozein helburu.

EUDEL - Euskadiko Udalen Elkartea

EUDEL Euskadiko udalgintzaren erreferentea da, 1982an sortu zenetik solaskide baliagarri eta eraginkorra da Tokiko Gobernuen eta gainerako erakundeen arteko harremanean, politika publikoen koordinazioan eta adostasunean. 

Elkarte gisa, bere egiteko nagusia denok elkartzeko moduko espazioa eskaintzea da, Tokiko Gobernuen interes orokorrak ordezkatuz. Elkarteko estatutuetan, bere helburuen artean, hauek nabarmendu behar dira:

  • Tokiko Gobernuen eta beste erakundeen arteko solaskidetza elkartzea, politika publikoak diseinatu, prestatu eta betearazteko asmoz.
  • Udal autonomia sustatu eta defendatzea.
  • Espiritu eta konpromiso europarra garatzea Euskadiko Tokiko Gobernuen artean, euren parte-hartzea eta ordezkaritza sustatuz Europako eta nazioarteko erakundeetan.

EUDELek Europarekiko konexioa ahalbidetzearen alde egiten du lan, Euskadiko udalen ekintzak eta praktika onak ezagutaraziz eta Euskadiren interesei erantzuten dieten Europako politiken definizioan parte hartuz.Europako esparruan, EUDELek Euskadiko tokiko boterea ordezkatzen du Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluan (CMRE) eta Europako Kontseiluko Toki eta Eskualde Botereen Biltzarrean (CPLRE).

Espainiako industria digital teknologikoaren sektoreko patronal ordezkaria gara. Gure bazkideak neurri guztietako enpresak dira, hauek barne: ITen, Telekomunikazioen, Elektronikaren, Zerbitzuen eta Eduki Digitalen eremuetako enpresa global handiak; eraldaketa digitalaren buru diren enpresak; eta sektoreko elkarteak.

IKUSPEGIA Gaur egun Espainiako teknologia digitalak eskaintzen dituen aukeren onurak aprobetxatzen dituen gizartea, eta sektore hau helburu ekonomiko eta sozialak lortzeko motortzat hartzen duen gizartea.

MISIOA Teknologia digitalen erabilera eta garapena hobeto ahalbidetzen duten legezko testuingurua eta ekonomia-politika sustatzea, gure bazkideen hoberako. Helburu hau lortu nahi dugu bazkide konstruktibo gisa lan eginez; erakunde nazional edo europarrekin, publiko zein pribatuekin, eta nazioarteko beste zenbait organismoekin batera.

Energiaren Euskal Erakundea (EVE)

Eusko Jaurlaritzak eratu zuen Energiaren Euskal Erakundea (EEE) 1982. urtean, eta energia-politikaren oinarriak finkatu zituen. Oinarri horiek, garaian garaiko egoerara egokituta, energia-eraginkortasuna, gure energia-iturrien ugaritzea eta energia berriztagarrien sustapena izan dira.

Harez geroztik, Eusko Jaurlaritzak ezarritako politiken ildotik, hainbat egitasmo eta ekimen garatzen dituen euskal energia agentzia da.

MISIOA El Energiaren Euskal Erakundea (EEE) Eusko Jaurlaritzaren energia agentzia da eta honako misioa hau du:

  • Euskadiko energia estrategiak proposatzea, horniketa-bermearen, kostuetan lehiakortasunaren, iraunkortasunaren eta garapen teknologikoaren irizpideak aintzat hartuta.
  • Estrategien garapenean parte hartze aktiboa izatea eta horietan zehaztutako helburuak lortzen laguntzea.

HorretarakoEusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak sailari aholku eta zerbitzuak ematen dizkio eta energiaren eta geologia-meatzaritza baliabideen gaietan lanak egiten ditu. Horretaz gain, erakunde eta enpresak suspertu eta inplikarazteko, zenbait egitasmotan hartzen du parte eta haren estrategiak gidatzen dituzten balioak eta irizpideak zabaltzen ditu gizartean.

Pertsonen lidergoan, konpromisoan eta kualifikazio teknikoan oinarritzen da Energiaren Euskal Erakundearen jardun gaitasuna. Horrekin batera, dituen baliabideen planifikazioan eta kudeaketa eraginkorrean datza gaitasuna.

Ihobe Sozietate Publiko bat da, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari atxikia.

Ihobek Eusko Jaurlaritzari laguntzen dio ingurumen-politika garatzen eta ingurumen-jasangarritasunaren kultura hedatzen, Euskal Autonomia Erkidegoan.

EGINKIZUNA

  • Ingurumen-ezagutzaren sorrera eta dibulgazioa katalizatzea.
  • Enpresekin, administrazio publikoarekin eta herritarrekin kooperatzea.
  • Ingurumenaren hobekuntzan laguntzea eta modu aktiboan parte hartzea.
  • Ezagutza eta baliabideak konpartitzea, bikaintasunetik eta gizarte-erantzukizunetik.

IKUSPEGIA

  • Ihoberen asmoa da Eusko Jaurlaritzaren laguntzaile eraginkorra eta aholkulari aitortua izatea, eta bere esperientzia jartzen du gizartearen eta sektoreko eragileen zerbitzuan, EAEko ingurumen-helburuekin bat datozen irtenbideak eta zerbitzuak sustatzeari begira.
  • Ihobe ingurumen-ezagutzaren eragile katalizatzaile bat da, ezagutza horren sorrera dinamizatu eta bultzatzen duena eta haren dibulgazioan laguntzen duena.

Sozietate publiko hau identifikatzen duten ezaugarrietako bat da beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin etengabe kolaboratzeko duen bokazioa. Harreman horrek konfiantza eta hurbiltasuna hartzen ditu oinarritzat, baina oinarri garrantzitsuena da ingurumen-politikaren alorreko lankidetza-dinamika hori euskal gizarte osoarentzat onuragarria dela sinestea.

UITP (Union Internationale des Transports Publics)

UITPa (Union Internationale des Transports Publics), Garraio Publikoaren Nazioarteko Elkartea, hiri-mugikortasun jasangarriaren aldeko babesle sutsua da.  Mota guztietako garraio jasangarriak eta garraio publikoaren eragile guztiak biltzen dituen sare global bakarra da. Gaur egun, UITPak afiliatutako 1.500 enpresa baino gehiago ordezkatzen ditu eta 18.000 kontaktu baino gehiagori hiri-, toki-, eskualde- eta nazio-mailako mugikortasunerako sarbidea ematen die kontinente guztietako 96 herrialde baino gehiagotan.

Mugikortasuneko Txapeldunen Komunitatea

Garraio publikoa inflexio-puntu batean dago. Handituz doazen hiri- eta mugikortasun-erronkei aurre egiteko xedearekin, UITP eta CGLU (Hiri eta Tokiko Gobernu Batuak) elkartu egin dira goi-mailako plataforma bat bultzatzeko asmoz. Plataforma horren helburua tokiko eta eskualdeko liderrak hiri irisgarriago, eraginkorrago eta bizigarriagoen eraikuntzan parte har dezaten da.

Mugikortasuneko Txapeldunen Komunitatea emaitzei orientatutako plataforma bat da. Lider politikoek (Txapeldunak) talde tematikoetan antolatuko dituzte haien jarduerak, hauen lehentasun eta helburu estrategikoen arabera, momentu oro hainbat gaien inguruko jardunbide egokiak modu dinamikoan partekatu ahal izateko.

CGLU eta UITPak Mugikortasuneko Txapeldunen Komunitatea babestuko dute hiri-mugikortasuna ideia digital, ekonomiko, gizarte- eta ingurune-ideiekin elkartzen duen ikuspegi holistikoa hartuz. Txapeldunek sortutako ezaguera garrantzizko etapa guztietan partekatuko da nazioarteko, nazioko, eskualdeko eta tokiko mailan.

Komunitateko kideak izango dira hiri-mugikortasunari buruzko eztabaidaren buru, eta afiliatuen eta nazioarteko erakundeen artean duten influentzia areagotuko dute. Mugikortasunean inpaktua duten politika, estrategia eta legegintza-esparruak alderatuko dituzte, eskualde-mailako testuinguru ezberdinen ikaskuntzak eskuratuz. Oraingo eta etorkizuneko belaunaldientzat gizarte- eta genero-ekitatea barne hartzen dituen garapen jasangarri eta erresilientea sustatzeko aukerak eskainiko zaizkie, mugikortasun jasangarriko estrategia eta planak ekonomian, enpresa-jardueran, osasunean, turismoan eta kulturan dituzten inpaktu positiboak erakusteaz gain.