MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK

SUM BIO ´19

Sustainable Urban Mobility Congress – Bilbao 2019 hiri-mugikortasun jasangarriari buruzko Biltzarra da. Biltzar horren eskutik, jasangarritasunaren ikuspegitik hiri-mugikortasuneko ereduak aldatzen ari diren munduko liderrak elkartuko dira. Ezagut gaitzazu hemen.

SUM Congress 2019 Bilboko Udalaren ekimena da; Udalak Petronor-ekin elkarlanean antolatzen du, CGLUren (Ciudades y Gobiernos Locales Unidos) eta hiri-mugikortasun jasangarriaren sektorearekin loturiko babesle batzuen laguntzarekin.

SUM Congress 2019 Biltzarraren egoitza Euskalduna Jauregia da. Biltzar-jauregi entzutetsu hori Bilboko erdialdean dago eta bertara erraz irits daiteke metroz, tranbiaz, autobusez, bizikletaz, autoz edo oinez. Egoitzara nola iritsi jakiteko xehetasunak dituzu hemen. Biltzarra 2019ko otsailaren 20an eta 21ean izango da.

SUM Congress 2019 Biltzarrean hiri-mugikortasun jasangarriaz osorik eta zeharka mintzatuko da. Hori dela eta, saioen edukiak hiru ardatz tematiko hauen inguruan egituratuko dira: mugikortasun jasangarriagoa lortzeko estrategia eta politika publikoak; teknologia eta berrikuntza, mugikortasun jasangarriaren sortzaile gisa; eta garapen sozioekonomikorako aukerak. Gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu hemen.

SUM Congress 2019 Biltzarrera hiri-mugikortasun jasangarria sustatzeko jakin-mina dutenak bertaratzea espero da. Hortaz, pertsona hauek elkartuko dira ekitaldian: tokiko, eskualdeko eta estatuko gobernuetako eta nazioarteko erakundeetako ordezkariak; garraio-industriako, mugikortasun-zerbitzuetako eta berrikuntza eta teknologiako enpresetako zuzendariak; ekintzaileak, start-up-ak eta akademiko adituak.

SUM Congress 2019 Biltzarraren helburua, hainbat sektoretako liderrak elkartzeko eta elkarrekin elkarrizketan aritzeko tokia ematea da, hiri-mugikortasun jasangarriko sistema finkatzen aurrera egiteko hitzarmenak sustatzeko. Biltzar horren xede-taldea, hortaz, ez da sektore publikoa edo pribatua, hiri-eragile askoren artean itunak sustatzeko asmoz sortu baita; izan ere, eragile horien partaidetza funtsezkoa da Agenda 2030 eta Garapen Jasangarriaren Helburuak sendotzen aurrera egiteko.

SUM Congress 2019 Biltzarrak, beraz, sektore publiko eta pribatuko egileen artean loturak eta konpromisoak finkaraziko ditu Bilboko Adierazpenaren bidez.

SUM Congress 2019 Biltzarrean parte hartuko duten 600 pertsonetako bat izateko, gure web-orrian sarrera-txartel bat erosi beharko da. Txartelak noiz eros daitezkeen jakiteko, eman izena gure Newsletter-ean eta salgai noiz jarriko diren jakinaraziko dizugu.

Txartelarekin SUM Congress 2019 Biltzarraren programaren saio guztietara bertara daiteke, bi jardunaldietara ere; beraz, ez dago egun bakarrerako txartelik. Hala ere, Biltzarrari amaiera emateko ekitaldia eta Bilboko Adierazpena sinatzeko ekitaldia jendaurrean egingo dira. Aldez aurretik eman beharko da izena, eta edukiera bete arte egongo da lekua.

Txartelarekin saio eta ekitaldi hauetara sar daiteke: 5 osoko saioak, 8 saio tematikoak, biltzarrari hasiera emateko ekitaldia, biltzarrari amaiera emateko ekitaldia eta Bilboko Adierazpena sinatzeko ekitaldia. Halaber, networking jarduera irekietan parte har daiteke txartelarekin, hots, Exhibition Hall eta Networking Zone direlakoetara sar daiteke, eta programaren atsedenaldietan pintxoak eta edariak har daitezke.

Sentitzen dugu azkenean SUM Congress 2019 Biltzarrera joaterik ez izatea. Jakinarazten dizugu aldaketak eta ezeztapenak idatziz jakinarazi beharko dituzula, helbide elektroniko honi mezua bidaliz: info@sumbilbao19.com. Txartela 2018ko abenduaren 31 baino lehen ezeztatzen baduzu, horren zenbatekoaren % 80 itzuliko dizugu gehien jota. 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera ez da ezer itzuliko. Biltzarra bukatu ondoren itzuliko dira zenbatekoak.

Bai. Herritarrekin hiri-mugikortasun jasangarria sustatzeko helburua partekatzen jarraitzeko, Bilbon jarduerak antolatuko dira Mobility Days egunetan. Horiek galdu nahi ez badituzu, harpidetu gure Newsletter-ean eta izan zaitez gure jarraitzaile sare sozialetan. Laster aditzera emango ditugu!

SUM Congress 2019 Biltzarrak elkargunea izan nahi du, egile publikoek eta pribatuek elkarri ideiak jakinaraz diezazkieten, interesak parteka ditzaten eta harreman-sareak sor ditzaten, hain zuzen ere, hiri-mugikortasun jasangarriari buruzko proiektuak gauzatzeko. Horiek horrela, lau networking jarduera egingo dira, bertaratuko diren guztientzat eskuragarriak izango direnak: information screen, akreditazio pertsonalizatuak, Networking Zone eta Exhibition Hall. Horiei buruz gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen.

SUM Congress 2019 Biltzarra egingo den tokian pantaila pantaila bat egongo da eta horietan Biltzarrari buruzko informazioa proiektatuko da, baita Biltzarrera bertaraturikoei buruzkoa ere (esaterako, beren buruak ezagutarazteko, kidegaiak bilatzeko edo harreman-sarea handitzeko). SUM Congress 2019 Biltzarrera bertaratzeko asmoa baduzu eta zure mezua gure pantailetan jakitera eman nahi baduzu, adi gure newsletter-ari. Horren bidez jakinaraziko dizugu epea noiz zabalduko den. Horiei buruz gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen.

Hiri-mugikortasun jasangarriaren zerbitzurako mugikortasun jasangarriko konponbide eta produktuen SUM Congress 2019 Biltzarraren erakusketa-gunea, babesle gisa parte hartuko duten erakundeentzat erreserbatuta dago. Biltzarrera bertaratuko bazara, joan horien erakustokietara zer eskaintzen duten jakiteko. Agian zure beharretako baterako konponbidea dute. Horiei buruz gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen.