Media Partners

Networking

Energiaren Sektoreko Proiektuak, Teknologiak eta  Egunerokotasuna zabaltzen duen aldizkari liderra da FuturENERGY. Honako gai hauen inguruan dihardu, besteak beste: berriztagarriak, eraginkortasun energetikoa, mugikortasun elektrikoa, energi biltegiratzea, digitalizazioa, sorkuntza banatua, klimatizazio eraginkorra, hiri adimentsuak…

10 edizio argitaratzen ditu urtean formatu elebidunean (gaztelaniaz eta ingelesez), bai paperean eta bai on-line. Paperean, 7.000 aleko tirada egiten dute eta bertsio elektronikoa mundu osoko 130.000 helbide elektronikotara bidaltzen dute.

Mugikortasun jasangarriarekin lotutako gai guztiak jorratzeko, bereziki mugikortasun elektrikoari dagozkionak, FuturENERGYk irakurleen eskura jarri du FuturEMOBILITY ataria. Bertan, sektoreko nobedade, proiektu eta berri teknologiko garrantzitsuenak ematen dira. Gainera, urtean hiru aldizkari berezi editatzen ditu mugikortasun jasangarriari buruz. Hauek apirileko, iraileko eta abenduko aleetan daude.