11. SAIOA

Startup-en ekosistema eta mugikortasun jasangarria

A1 Aretoa
10:10 – 11:10
Formatua: Hitzaldia

Mugikortasun jasangarriko sistemak ezartzea eta finkatzeak faktore hauei lotutako enplegu eta negozio berrien sorrera sustatzen du: mugikortasunparadigma berrien agerpena, automobilgintza-industriaren eraldaketa, energia berrienganako trantsizioa eta berrikuntza eta teknologiak baliokate osoan zehar duten inpaktua, besteak beste. Ekintzailetza bultzatzeko, startup-en ekosistema eta negozio berriak garatzeko agertoki apropos baten aurrean gaude.

Saio honetan mugikortasun jasangarriaren sektorearekin erlazionatutako startup-ekosistemaren ordezkariek hitz egingo dute. Etorkizuneko hirien eraikuntzan duten eginkizuna aztertuko da, startup-etan garatzen diren produktu eta zerbitzuen eta hiri-mugikortasun jasangarriko sistemei ezarri ahal zaizkien eraldaketen arteko dinamika nabarmentzen den bitartean.

Moderatzailea:
Luis Berasategi, Koordinatzailea, Bilbao AS Fabrik

  • Dan Gipple, Bazkide sortzailea eta zuzendari exekutiboa, BetterPoints LTD.
  • Itziar Santxez, Zuzendari exekutiboa, Imatek Advanced Technologies
  • Jhon Alexander Ramírez, Nazioarteko negozioen kudeatzailea, Next Bike