Berdeguneetatik ibiltzen

Bilbo

24 m2 berdegune biztanle bakoitzeko

Bilbok, eraldaketa-prozesuaren ondorioz, berdeguneak berreskuratu ditu, bai hiriko parkeetan bai baso-parkeetan, bilbotarren mesederako. Izan ere, 1999ko pertsona bakoitzeko 6 metro karratuetatik, gaur egun egiten ari diren proiektuak bukatzen direnean hiriak izango dituen 24 metro karratuetara igaro da.

Bilboko Eraztun Berdea

Baso-parkeak Bilboko Eraztun Berdean biltzen dira, eta horretatik, Bilboko Ibilbide Luzea (GR) ibil daiteke: Artxanda, Monte Avril, Arnotegi, Pagasarri eta Arraiz parkeak zeharkatzen ditu, zeinetatik hiriaren bista ederrak dauden. Hiriaren erdialdetik ekin dakioke Ibilbide Luzeari, esaterako, Artxanda mendira funikularrez joan daiteke.