Zabalgunea

Hedatzen ari den Bilboren isla

Hedatzen ari den Bilboren isla

Hiriaren etengabeko garapen ekonomiko eta sozialaren ondorio gisa, Bilboko Hiribilduaren hirigintza ere garatuz joan da: jatorrizko hiriguneen mugak gainditu ziren eta Zabalgunea sortu zen. Gaur egun, inguru hori hiriko finantza- eta merkataritza-gunea da, eta horretan askotariko estilo arkitektonikoak daude: fatxada modernistak, eraikin erabilgarriak, irudi barrokoak, neogotikoak, arrazionalistak eta estilo menditar edo euskal estilokoak. Izan ere, eklektizismo hori Bilbon gertatu diren aldaketen emaitza da, eta moldatzeko gaitasun horrek erakusten du beti hiri modernoa eta aurrerakoia izan dela.

Zabalgunearen barruan eraikin zoragarri hauek daude: Abandoko geltokia –hiriaren historia eta ohiturak jaso dituen beirate handiagatik ospetsua–, Concordia geltokia – eraikin aparta, eraldaketaren aurreko Bilbo industrial grisaxka hartan gailentzen zena– eta Bilboko Kale Nagusia apaintzen duten eraikin eta jauregi handientsuak.