Garapen sozioekonomiko etengabea
Bilboko Hiribildua On Diego Lopez Harokoa sortu zuen, 1300. urtean; dena den, lehenago Itsasadarraren ertz bietan bazeuden herrixka batzuk (gaur egungo Bilbo Zaharra eta Zazpi Kaleak). Hurrengo hamarkadan, Maria Diaz Harokoak, Bizkaiko Andreak, beste hiri-gutun bat eman zion Hiribilduari, merkataritza-pribilegio gehiago emateko, eta, hortaz, Gaztelatik itsasora zihoan merkataritza guztiaren igarobide bilakatu zen Bilbao. Bilboko portuaren protagonismo hura zela eta, bertoko gizarteak, ekonomiak eta hirigintzak garapen azkar eta etengabea eskuratu zuten XV., XVI. eta XVII. mendeetan.