Ekitaldiaz

SUM BIO 19

SUM Bilbao 2019, “XXI. mendeko hiriak mugitzen”

Zergatik bertaratu?

Nazioarteko ekitaldi baten lehenengo edizioa da: ekitaldi hori, hain zuzen ere, mugikortasunaren etorkizunari eta horrek XXI. mendeko hirietan Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko duen eraginari buruzko mundu-mailako gogoetaren buru izateko sortu da. 

40tik gora hizlari edo txostengile, hiriko mugikortasun-sistema iraunkorrak eraiki eta finkatzeko alderdi estrategikoez arituko dira eztabaidan, gaika egindako hiru (3) ardatz hauen inguruan: politika publikoak, teknologia eta berrikuntza eta garatzeko aukerak.

Nork antolatuko du biltzarra?

Bilboko Udalak –Bilbao munduan erreferente delako hiri-eraldaketako prozesuetan– eta Petronor-ek –Euskadiko garapen ekonomiko eta sozialaz arduratzen den enpresa energetikoa– antolatuko dute oraingo honetan. Bi antolatzaileek jakin badakite zein beharrezkoa den mugikortasunaren mundu-mailako premiazkoen nahiz sakonen diren arazoei eta mugikortasunak dakartzan aukerei ekitea.

Nor bertaratuko da?

Munduko hainbat eskualdetako adituak, hiri eta administrazio publiko, enpresa eta start-up, teknologi zentro eta unibertsitatetatik etorriko direnak.

Zer espero da?

Topaketa horren emaitza, esperientzia- eta ezagutza-trukea ez ezik, tresna programatikoa ere izango da, Bilboko Adierazpenaren bidez, gaur egungo mugikortasunaren gaineko politiken eta jardunbideen artean zubiak trazatzeko, hain zuzen, Garapen Iraunkorrerako Helburuekin eta Agenda 2030ekin bat egiten duten ereduetarantz bideratuz.

Non eta noiz?

SUM Bilbao 2019 biltzarra Bilboko Euskalduna Jauregian (Euskadi, Espainia) izango da, 2019ko otsailaren 20an eta 21ean.