BABESLEAK

Networking-a

Urrezko babesleak

REPSOL

Repsol energiaren balio-kate osoan dagoen konpainia globala da. Europako fintze-sistema eraginkorrenetako bat edukitzeaz gain, isuri gutxiko elektrizitate sorkuntza aktiboekin jarduten du, eta energia berriztagarrien inguruko proiektuak garatzen ditu.

 

Mugikortasunaren arloan, Repsol liderra da, eta garraiorako energia eta soluzio berriei lotutako ekimenen garapenean eta berrikuntzan aitzindaria da. Konpainia garraiorako eta mugikortasunerako energia-soluzio berrien mixean laguntzeko helburu duten zenbait ekimenen buru da. Horretarako, gidariei aukera gehiago eskaintzen dizkieten eta baliabideen erabilera partekatua sustatzen duten aplikazioak eta zerbitzuak garatzen ditu. Ibilgailuak birkargatzeko Espainiako sare publiko handienean parte hartzen du, IBILen bitartez, % 50ean Repsolen eta Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) baterako enpresa; eta gidariei aukera gehiago eskaintzen dizkieten eta baliabideen erabilera partekatua sustatzen duten zerbitzuak eta aplikazioak garatzen ditu, adibidez, carsharing.

 

Gainera, Repsolek Espainiako AutoGas hornikuntza sarerik handiena dauka. AutoGas munduan gehien erabiltzen den ordezko erregaia da. Repsol Technology Lab-en, konpainiak mugikortasunarekin eta kalitate eta eraginkortasun handiena eskaintzen duten garraiorako soluzioekin lotutako hainbat proiektu garatzen ditu. Teknologia eta digitalizazioa gai gakoak dira Repsolen. Izan ere, berrikuntzan, jasangarritasunean eta eraginkortasunean energia sektoreko erreferente bihurtu da konpainia, hainbat diziplinatan garatutako proiektu aitzindariei esker.

BBK

BBK Kutxabanken % 57aren akziodun den banku-fundazioa da, eta honek ere Bizkaiko ekonomiaren sustapenean laguntzen du inguruko enpresetan egiten dituen inbertsioen bidez. Bi sarrera-iturri hauen etekinaz, Espainian biztanleko lehenengoa, eta tamainari dagokionez, bigarrena den Gizarte Ekintza gauzatzen du. Gizarte Ekintza honek balio sozial eta ekonomiko iraunkorra sortzen du, eta bizkaitar guztiak dira horren onuradunak.

Bizkaiko lurraldean kohesioa eta ongizatea sustatzeko apustuaren esparruan, mugikortasun jasangarria da lehentasunezko helburutzat daukan erronketako bat. Alde batetik, ezinbestekoa iruditzen zaio edozein gizarterentzat, dakartzan ingurumen-onurengatik, baina, gainera, BBKrentzat lehentasuna du mugikortasun jasangarriak lurralde historikoaren ekonomia- eta gizarte-ongizaterako.

Zilarrezko babesleak

IBIL

IBIL enpresa aitzindari eta liderra da ibilgailu elektrikoak kargatzeko teknologian eta zerbitzuetan, eta Espainian sare operatiboa zabalena du. Sare horrek kargatzeko 200 gune publiko dauzka; horietatik 50 karga arinekoak. Gainera,  kargatzeko 1.300 gune baino gehiago instalatu ditu enpresetan eta etxeetan.

IBIL 2010. urtean eratu zen,  EEE Energiaren Euskal Erakundearen eta Repsolen arteko lankidetza akordio baten bidez, mugikortasun elektrikoa eta bere karga sarea garatzeko behar diren teknologia eta azpiegiturak aurrera eramateko. Gaur egun, Espainian erreferentea da ibilgailu elektrikoak kargatzeko teknologiari, azpiegiturari eta zerbitzuei dagokienez.

GARAPEN TEKNOLOGIKO ETENGABEAN

IBILek plataforma teknologiko propio bat garatu du kargatzeko sare osoa kudeatzeari begira. Ibilgailu elektrikoen erabiltzaileen jarduna hobetzeko asmoz, IBILeko Teknologia Saileko adituek terminalen diseinu propioetan lan egiten dute, haien ergonomia eta erabilgarritasuna hobetzeko xedez, kargatzeko bide berriak garatzen dituzte, potentzia elektrikoaren erabilera optimizatzeko eta ibilgailuen kontsumoak aztertzen dituzte, kargatzeko sarea ahalik eta ondoen funtzionatzeko eta haren integrazioa sistema elektriko nazionalean era egokian egiteko. Horretarako, IBILen Kontrol Zentroa denbora errealean konektatuta dago Espainiako Sare Elektrikoaren ibilgailu elektrikoaren kudeaketarako sistemarekin (CECOVEL).

IBIL kooperazio teknologikoaren inguruko proiektu batzuetan ari da lanean, hala nola karga ultrarinari lotutako  E-VIA FLEX- E deritzonean, edo  CIRVE izeneko proiektuan, Iberiar penintsulan karga arineko korridoreak zabaltzeko.

IRIZAR E-MOBILITY

Irizar e-mobility enpresa hirietarako jarduera elektromugikortasuneko soluzio integralak eta pertsonalizatuak eskaintzeko sortu zen. Alde batetik, zero igorpen duten ibilgailuak egiten ditu, eta, beste batetik, kargarako, trakziorako eta energia biltegiratzeko beharrezkoak diren egin eta instalatzen ditu. Sistema horiek guztiak Taldeak osorik garatutako teknologiarekin diseinatuak eta fabrikatuak, eta Irizarren bermearekin eta zerbitzu-kalitatearekin.

Beraz, operadoreak alde on gehigarri bat du: enpresa batekin soilik hitz egin behar du proiektuaren fase guztietan. Prozesu horretan, aholku zehatzak, ibilgailuen arreta integrala, eta saldu osteko, mantentze-laneko eta konponketako (R&M) zerbitzua jasotzen ditu, neurrira.

Halaber, Irizarrek etengabe eguneratzen ditu autobusetan instalatutako sistemak. Horri esker, bi onura lortzen ditu: alde batetik, ibilgailu bakoitzaren balio-bizitza ahalik eta gehien aprobetxatzeko erronkari eraginkortasunez erantzutea, eta, beste batetik, bere aktiboen balioa optimizatzea. Eta flotak kudeatzeko sistema pertsonalizagarri bat ere eskaintzen du. Horren bidez, kostuen eta eraginkortasunaren jarraipen sakona egiteaz gain, flota bakoitzaren errendimendua eta errentagarritasuna optimizatu, eta gidatzean segurtasuna handitu daiteke.

Gaur egun, Irizar e-mobilityren ibilgailu-gaman, hiru modelo daude: Irizar ie bus, Irizar ie tram eta Irizar ie truck modeloak.

2018Ko maiatzean, Irizar e-mobilityk beste produkzio-lantegi bat inauguratu zuen.

Europako lehenengo elektromugikortasun lantegia

Irizar e-mobilityren lantegi berria Adunan dago, Gipuzkoan. Ia lau hektareako lursail batean, 18.000 m2-ko azalera eraikia du.

Kapsch TrafficCom

Kapsch TrafficCom garraio adimentsuaren sistemen hornitzailea da eta eremu hauetan jarduten du: bidesarien ordainketan, trafikoaren kudeaketan, hiri-mugikortasun adimentsuan, trafikoaren segurtasunean eta konektatutako kotxeetan.

Konpainiaren laguntzaz, Espainiako hiriak Smart City bihurtzen ari dira, integratutako mugikortasun soluzioak erabiliz. Hauen bidez, datuak jasotzen dira hirietako trafikoaren egoera erreala ezagutu ahal izateko. Sistema honek mugikortasun modu guztiak kontutan hartzen ditu, hala nola oinezkoak, bizikletak, motoak eta kotxeak. Halaber, mugikortasunean gerta daitezkeen arazoak kudeatu daitezke eta pertsonen edo salgaien hiri-mugikortasunean eragin. Horretarako guztirako, modu integralean prozesuan parte hartzen duten elementu guztien arteko ikuspuntu bakarra erabiltzen da.

Gaur egun, Kapsch teknologia Espainiako 20 hiri baino gehiagotan dago, besteak beste: Madril, Málaga, Bartzelona, Bilbao, Gasteiz, Castelló, Coruña, Valladolid, Palentzia edo Huelva. Bere soluzioei esker, kutsadura murriztu daiteke eta edozein istriputan erantzuna % 20an azkartu daiteke.

FCC

FCC Taldeak Hiritar Zerbitzuak eskaintzen 115 urte baino gehiagoko esperientzia du. Ingurumen-Zerbitzuetan, Uraren Kudeaketa Integralean eta Azpiegituren garapen eta eraikuntzan munduko liderretako bat da. Gaur egun 57.000 pertsona baino ditu eta 40 herri baino gehiagotan dago, urtero 6.000 milioi euroen negozioarekin.

FCC Taldearen barruan, FCC Ingurumen Saila da, hamahiru herrialdetako 5.000 udal baino gehiagotan, 60 milioi pertsonentzako ingurumen-zerbitzuak eskaintzen dituena. Hiri hondakinen eta industrialen kudeaketa integrala, mota ezberdinetako udal zerbitzuak (bilketa, kale garbiketa, gune berdeak, eraikinen garbiketa eta mantenua, eraginkortasun energetikoa…), kutsatutako lurzoruen errekuperazioa eskainiz.

Urtero 24 milioi hondakin tona inguru prozesatzen ditugu, 200 errekuperazio, birziklatze eta balorizazio energetikoa egiten duten instalazio aurreratu eta ekologikoetan. 3,5 milioi tona material birziklagarri tratatu ditugu eta hondakinetik Eratorritako Erregaia (CDRa)ekoizten ditugu. 300 MW potentzia elektriko ez fosil produzitzen ditugu.

FCC Ingurumen Sailean hondakinak baliabide bat bezala tratatzen dugu, berrerabiliz eta posible guztia birziklatuz eta gainerakoarekin energia berreskuratuz.

ALSA

ALSA bidaiarien garraiorako operatzaile liderra da Espainian, non Distantzia Luzeko, Eskualdeko, Hiriko eta Metropoliko zerbitzu-sare zabala duen. 100 urte baino gehiagoko eskarmentua duen enpresa hau National Express taldean dago gaur egun. ALSAk 2010tik Bilboko hiri-garraioa kudeatzen du, Bilbobus, 145 autobuseko flotaz baliatuta. Aldi berean, Bizkaibusen barneratuta dauden Bilboko metropoliko zenbait zerbitzuren arduraduna da ere bai, horretarako 140 ibilgailu duelarik.

Mugikortasunarekin lotutako arazoak gero eta larriagoak direnaren jakitun da ALSA; Izan ere, milioika pertsonen bizi-kalitatean eragina dute eta gero eta lehentasun gehiago dute agenda publikoan. Euskadin, administrazio publikoak, arazo horren inguruan jakinaren gainean daudenak ere, ekintza eredugarria gauzatzen ari dira, bai nazio mailan zein nazioarteko mailan, garraio publikoa laguntzeko eraginkorrak diren politiken aldeko apustua eginez.

MUGIKORTASUN JASANGARRIA

Mugikortasun jasangarriko eredu berri batek garraio publikoaren erabilera – garraio pribatuen erabileraren gainetik – lehenesten duten politikak behar dituela argi daukagu. Horretarako beharrezkoa litzateke administrazioek garraio azpiegituretan gehiago inbertitzea, adibidez, geltokietan, trukagailuetan, aldirietako aparkalekuetan eta autobus erreietan. Izan ere, hauek guztiak gizarte errentagarritasun handikoak dira.

Mugikortasunaren hornitzaile integral garen heinean, ALSAn mugikortasun jasangarrirako eredu berriak ezartzearen aldeko apustua egiten dugu aspalditik. Horretarako, teknologia garbiak erabiltzen dituzten flotak sartzea, produktu intermodal berriak eta azken miliako produktuak garatzea, eta sistemarako finantzazio egokia aukeratzea beharrezkotzat jotzen dugu. Horrela, operatzaileek kalitatezko zerbitzu berritzaileak eskaintzen jarraitu ahal izango dute eta haien operazioen digitalizazioan aurrera egin.

SACYR

Industriaren sektoreko proiektuak, zerbitzuak eta azpiegiturak garatzen dituen talde globala da Sacyr. Taldea bost kontinenteetan dagoen proiektu jasangarria eta errentagarriaren ordezkari da orain dela 30 urte baino gehiago. Erronkak aukerak bihurtzeko gaitasuna duten 30.000 langile baino gehiago; gure hiriak, gure ingurumena eta gure eguneroko bizitza hobetu nahi duen etorkizunarekin konprometituta daudenak.

Sacyr-ek talde bakarra eta lau negozio-dibisio ditu: Sacyr Industrial, Sacyr Servicios, Sacyr Concesiones eta Sacyr Ingeniería e Infraestructuras.

Sacyr Industrial gure negozio eremurik gazteena eta dinamikoena da. Mota guztietako EPC proiektuak burutzen ditugu, industria-landareen, petrolioaren eta gasaren, energiaren, hondakinen eta uraren tratamenduaren esparruetan. Sacyr Servicios-etik, jarduerak abiarazten ditugu honako gai hauetan: uraren zikloan, ingurumenean, hiritarrari zuzendutako berrikuntzan eta zerbitzu anitzetako kontratuetan. Gure bezeroen sendotasunagatik nabarmentzen gara, bai sektore publikoan zein pribatuan.

Dibertsifikatutako azpiegitura zorroari esker, Sacyr Concesiones-en hazkuntza potentziala duten kontzesioak eta kontzesio helduak batzen dituzten 36 aktibo ditugu. Azkenik, Sacyr Ingeniería mota guztietako eraikuntza jarduerak burutzen ditu obra zibilean eta eraikingintzan. Proiektuen etapa guztiak hartzen ditu: diseinua, ingeniaritza, egikaritzea eta mantentzea.

Brontzezko babesleak

BEAZ

Beaz Bizkaiko Foro Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Sailaren menpe dagoen erakunde forala da eta ekonomia jardueraren hazkuntzaren alde eta Bizkaian kalitatezko enplegua sortzearen alde lan egiten du. Horretarako, enpresa ekimen berritzaile berriez baliatzen da eta Bizkaian dauden enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzen du, haien hazkuntza, berrikuntza eta nazioartekotzea sustatuz.

Ekintzaileak eta enpresak laguntzen ditugu balio gehigarriko zerbitzuen hornikuntzaren bidez, hainbat tresna konbinatuzinkubagailuak, enpresa-eragileekin egiten diren hitzarmenak, finantzazioa, etab.

Ekitaldian, Bizkaiko gure start-up-en eta ETEen ordezkaritza handia egongo da: hiri-mugikortasuna eraldatzen ari diren app eta plataformetatik Smart City-entzako soluzio globaletara doazenak, hiri-mugikortasun elektrikoa eta garraioaren eremutik pasatuz.

Hauen bidez, beren hazkuntza eta sendotzean parte hartu dugu azken urteotan.

ESPAINIAKO SARE ELEKTRIKOA (REE)

1985ko urtarrilaren 29an, Espainiako Sare Elektrikoa sortu zen, sistema elektrikoen operazioan eta elektrizitatearen garraioan era esklusiboan lan egiten duen munduko lehenengo konpainia.

Jaiotzerakoan, 93 pertsonako taldea eta tentsio altuko 10.500 kilometroko sarea zituen. 30 urte baino gehiago igarota, 1.8000 pertsona baino gehiago eta guztira 44.000 kilometro inguruko linea elektrikoak ditu. Sorreratik argi izan genuen gure helburua: alde batetik, betiere gure herrialdeko elektrizitate hornikuntzaren segurtasuna eta jarraitasuna bermatzea eta, bestetik, gizartearen garapenean lagunduko duen garraio sare fidagarria garatzea.