Bilbo, mugitzen

Bilbok hiri-mugikortasun iraunkorraren alde egitea erabaki du

Bilbao mugitzen den hiria da; izan ere, beti mugitu izan da. Hiriaren garapen ekonomikoa eta soziala etengabea izan da historian zehar, hiriak erronkak bere gain hartzeko eta garaien aldaketetara moldatzeko duen gaitasunari esker. Industri eredu zaharkitua zela kausa krisialdia gainean erori zitzaionean, bere burua berriz asmatu zuen, eta ekindako eraldaketa-prozesua mundu osoan goraipatu zen, iraunkortasunari begira egin zuelako. Gaur egun, Bilbok berriro ere erakusten du mundu-mailan erreferentea dela eta mugitzen jarraitzen duela eta, badakizu zergatik?

Bilbok hiri-mugikortasun iraunkorraren alde egitea erabaki duelako, hain zuzen, mugikortasun adimenduneko eredu baten bidez. Eredu hori Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planean jaso da, eta horren bidez, eskualdearen garapena eta baliabide naturalen erabilera, garraio publiko intermodaleko sistema baten ekoizpenaren eta erabileraren gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-kostuen minimizazioarekin orekatu nahi dira.

Begira zein diren Bilboko mugikortasun iraunkorreko ereduaren bost euskarriak!

1. GIZARTE GARAPEN BARNE HARTZAILEA

  • Garraio publiko intermodaleko sistema, Bilbok hiri inklusiboa edo barneratzailea izateko duen helburu estrategikoaren arrazoia da, zeren eta hiri-konektibitatea sustatzen baitu, aniztasun funtzionalera moldatzen baita, ekonomikoki eskuragarria baita eta ordu- eta lurralde-estaldura nahikoa bermatzen baitu.
  • Bilboko Udalak komunikazio-erak sortu ditu herritarrekin garraio publikoaren ibiltzeko eraz informatu eta horiengandik atzeraelikadura jasotzeko.
  • Garraio publikoa erabiltzeko arauak eta baldintzak gizarte-garapen barne-hartzailearen printzipioetan oinarritzen dira eta jakitera ematen dira erabiltzaileei beren eskubideak eta betebeharrak jakinarazteko.

2. INGURUMEN IRAUNKORTASUNA

  • Udalak hainbat politika ezarri du ekonomia deskarbonizatzeko, ekintza hauetan oinarrituta: trantsizio energetikoari pizgarriak ematea, zerga-hobarien bitartez eta karga-puntuak instalatzen ibilgailu elektrikoen erabilera sustatzea eta gasolina eta dieselen ordezko errekuntzadun ibilgailuak erosteko diru-laguntzak ematea.
  • Hiriko autobus-garraio gehienek bioerregaia erabiltzen dute. Pixkanaka autobus elektrikoak sartzen ari dira flotan.
  • Bilbok ordezko mugikortasun iraunkorra sustatzen du hirian eta, horretarako, bizikleta publikoez hornitzen du, Bilbon Bizi sistemaren bidez (29 mailegu-toki).

3. OSASUNA ETA SEGURTASUNA

  • Hiriko biztanleen eta bisitarien jarduera fisikoa “Ibiltarien Sarea” izeneko programaren bidez sustatzen da: begirale/dinamizatzaile baten eskutik ibilbide gidatuak egiten dira; eta gidariak ibilaldiaren erritmoa eta intentsitatea markatzen ditu, ibiltarien gaitasun fisikoen arabera. Halaber, “Bilbon ibiltzea” ekimenak, hainbat mailatara egokitutako ibilbideen eskutik hiria ezagutzeko gidaliburua eskaintzen du.
  • Mugikortasunaren deskarbonizazioa sustatzen da eta, horretarako, esaterako, ibilgailu elektrikoa erabiltzea sustatzen da. Airearen kalitatea eta, hortaz, bilbotarren osasuna hobetzeaz gain (kutsaduraren ondorio gutxiago jasaten dituztelako), kutsadura akustikoa murriztu egiten da eta, ondorioz, horrekin loturiko gaixotasunak ere.
  • Hirigune barruan ibiltzeko gehienezko abiadura murriztu egin zen (30 km/orduko), bide-segurtasuna hobetzeko eta istripurik gerta ez dadin.

4. LURRALDEAREN GARAPEN EKONOMIKOA

  • Garraio intermodala faktore estrategikoa da, lurraldearen lehiakortasuna eta hiriaren erakartzeko gaitasuna sustatzen dituelako. Hori dela eta, baliabide publikoak erabili dira Bilboko metroaren hirugarren linea eraikitzeko, eta beste linea bi eta abiadura handiko trena eraikitzen ari dira.
  • Lehorreko mugikortasuna: Bilbok taxi-zerbitzuak ditu, hiri barrukoak nahiz hiriartekoak, baita mugitzeko arazoak dituztenenentzako taxi-zerbitzuak ere; hiru metro-linea (inguruetan aldirietako aparkalekuekin, herritarrek garraio publikoa erabil dezaten); Bizkaibus, Bizkaiko Foru Aldundiak kudatzen duena, probintziako hiriguneak hiriburuarekin lotzeko; 43 Bilbobus linea, hiriko hainbat toki elkarrekin lotzen dituena, geltokiak erabiltzaileengandik 300 metrotara gehienez egonez; tranbia; Artxandako funikularra eta trenbideko garraioa, Euskadiko hirigune nagusiak elkarrekin lotzen dituena. Halaber, Termibus geltokira metroz, tranbiaz, RENFE aldiriko trenbidez, Bilbobus autobusez eta Bizkaibus autobusez irits daiteke. Era berean, bizikletak erabiltzea sustatzen du hiriak, “Bilbon Bizi” bizikleta-mailegu zerbitzu publikoaren bidez eta bidegorrien bitartez. Eta oinezkoentzat ibilgailurik gabeko bideak sortu ditu.

  • Aireko mugikortasuna: Bilboko aireportutik 4 milioi eta erdi bidaiari igarotzen dira urtean.

  • Itsasadarreko mugikortasuna eta itsas mugikortasuna: Bilbok itsasadar garbia du, eta horretatik zerbitzu turistikoko itsasontziak –Bilboats– eta bidaiariak garraiatzen dituztenak dabiltza. Portu garrantzitsua du, urteko 361 egunetan, eguneko 24 orduetan, lanean diharduena. Europako eta kontinente arteko ibilbideekin lotuta dago eta era guztietako salgaien trafikora moldatzen da.

  • Automobilgintza faktore estrategikoa da euskal ekonomian: ekoizpen-kopuru handia du, baita I+G+b oinarri duen modernizazio-maila handia ere. Euskadiko automobilgintzako klusterra 300 enpresak osatzen dute, eta guztien artean Estatuko osagai guztien herena fabrikatzen dute. Industria horrek trantsizio energetikorantz egin du aurrera, ingurumen-iraunkortasunaren mesedetan.
  • Bilbao berrikuntza digitalaz arduratzen da, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) sartu ditu hainbat zerbitzutan: parkimetroan, bizikleta-maileguan, autobus-geltokiei buruzko informazioan, garraio-sistema publikoa hobetzeko herritarrek parte hartzeko sistemetan edo hiriaren gaineko argibideak ematean. App horiek hemen daude eskuragarri:

5. ARAUTZE ESPARRUA ETA POLITIKA PUBLIKOAK

  • Politika publikoak taxutzeko prozesuaren fase guztiak egiteko, “bottom-up” direlakoak erabiltzen dira. Bilboko Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Plana modu parte-hartzailean egin da, hots, herritarrek zeregin aktiboa izan dute: mugikortasunari buruzko eskaerak adierazi dituzte, baita garraio publikoaren sistemaren indarrak eta ahuleziak ere.
  • Arautze-esparruak gobernamendu-testuinguruetan eraikitzen dira, zeinetan nazioarteko lankidetza, gainerako gobernamendu-mailen helburuekin bat egitea eta beste egile nagusi batzuen partaidetza gailentzen diren.