HIRIA

Bilbao

350.000tik gora biztanle

Espainiako iparraldean kokatuta dagoen udalerria da Bilbao, Bizkaiko Lurralde Historikoko hiriburua da eta Euskal Autonomia Erkidegokoaren (“Euskadi”, euskaraz; hots, erkidegoaren hizkuntza ofizialean) partaide da. 350.000 inguru biztanle ditu, baina metropolialdean –Bilboko Nerbioi Itsasadarretik hedatzen dena–, milioi bat lagun bizi dira.

Garapen sozioekonomiko etengabea

Bilboko Hiribildua On Diego Lopez Harokoa sortu zuen, 1300. urtean; dena den, lehenago Itsasadarraren ertz bietan bazeuden herrixka batzuk (gaur egungo Bilbo Zaharra eta Zazpi Kaleak). Hurrengo hamarkadan, Maria Diaz Harokoak, Bizkaiko Andreak, beste hiri-gutun bat eman zion Hiribilduari, merkataritza-pribilegio gehiago emateko, eta, hortaz, Gaztelatik itsasora zihoan merkataritza guztiaren igarobide bilakatu zen Bilbao. Bilboko portuaren protagonismo hura zela eta, bertoko gizarteak, ekonomiak eta hirigintzak garapen azkar eta etengabea eskuratu zuten XV., XVI. eta XVII. mendeetan.

Industriak hirian izan zuen garrantzia

Hala ere, XIX. mendearen erdialdean izan zuen Bilbok bultzada itzela ekonomian, bertara trenbidea iritsi izanari, meategien ustiapenari, merkataritzari, portuko jarduerari eta industria siderurgiko eta ontzigintza lehiatsuei esker. Hain zuzen ere, industria-mota hori izan zen Bilboko ekonomiaren eragilea, baina XX. mendearen bukaeran, krisialdi sakon bat zela eta, hiriak bere eredu ekonomikoa berriz hausnartu behar izan zuen. Garai haren amaieraren gertaera sinbolikoa, 1988an Euskalduna ontziola itxi izana izan zen. Gaur egun, leku berean, Euskalduna Biltzar Jauregia dago (hain zuzen ere, Sustainable Urban Mobility Congress egingo den tokia).

Eraldaketa-prozesua

Harrezkeroztik, Bilbok eraldatzeko prozesu bati ekin zion, industria-birmoldaketan eta hiri- eta ingurumen-berroneratzean oinarrituta, eta, hori zela eta, sari ugari jaso zuen eta nazioartean aintzat hartua izan zen. Azken 25 urteotan, Bizkaiko hiriburuak dirutza inbertitu du proiektu nabarmenetan, esaterako, Itsasadarra garbitzeko, Zazpi Kaleak beren onera ekartzeko, lurraldeko mugikortasuna eta nazioarteko lotura hobetzeko azpiegitura berriak (aireportua, metroa, tranbia edo autopista) eraikitzeko eta Guggenheim Bilbao Museoa, hiriaren eraldaketa-prozesuaren ikurra, eraikitzeko. Gaur egun, Bilbao hiri modernoa da, teknologia berrien eta iraunkortasunaren alde egiten duena. Izan ere, The Academy of Urbanism-ek “Europako 2018ko hiririk onena” aukeratu zuen.