10. SAIOA

Hiri-mugikortasuna eta energia berriak

A3 Aretoa
9:20 – 10:10
Formatua: Hitzaldiak

Energia alternatiboetan oinarritutako edo horien erabilera sustatzen duten eta erregai fosilen dependentzia murrizten duten hiri-mugikortasun jasangarriaren inguruko jarduketak analizatuko dira.

Ikuspegi honetatik, hurbilketa sistemikoetatik abiatuz garatutako pertsonen eta merkantzien garraioarekin erlazionatutako programa, plan eta proiektuak aurkeztuko dira, hau da, energia-hornikuntza, biltegiratzea, banaketa, kargatzeko puntuak, garraiobideak, etab. kontuan hartuz. Ibilbide bat egingo da energia alternatibo ezberdinetan barrena eta mugikortasunean, ekonomian, ingurumenean, herritarrengan eta hirietan dituzten ondorioak azalduko dira.

Zentzu honetan, ibilgailu elektrikoen paradigma eta horiek etorkizuneko mugikortasunean duten inpaktua aztertuko da.

Moderatzailea:
Iñigo Ansola, Zuzendari nagusia, Energiaren Euskal Erakundea (EVE)

  • Jordan Ramer, Zuzendari exekutiboa, EV Connect
  • Aitor Arzuaga, Zuzendari nagusia, IBIL
  • Imanol Iturrioz, I+G sailaren burua, CAF Taldea (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles)