3. SAIOA

Berrikuntza eta teknologia mugikortasun jasangarriaren motor gisa

Expo Hall 2
12:45 – 13:45
Formatua: Hitzaldiak

Berrikuntza eta teknologiaren eginkizun estrategikoa aztertuko da, mugikortasun jasangarriko eredu berrien eraikuntza sustatzen duten motore gisa. Hau da, XXI. mendeko hirietan mugikortasun-erronka eta -aukerei aurre egiteko dituen mugak eta gaitasunak aztertuko dira.

Ukaezina da zientzia eta teknologia aldaketarako bektore gisa agertzen direla, erregai alternatiboen eta energia berriztagarrien erabilera finkatzea eta zabaltzea ahalbidetzen dutenak, gure mugikortasun-jarraibideak aldatzen dituzten konponbideak eskaintzen dituztenak eta gure bizi-kalitatea funtsean hobetzea posible egiten dutenak; aldi berean, dauden azpiegiturei konektibitate digitala ezartzeko aukera ematen diete, mugikortasun adimendunago, barneratzaileago eta seguruago bat lortzeko.

Horrela, hizlarien ezaguera eta esperientziari esker, mugikortasunaren etorkizunari buruzko agertokiak mahaigaineratuko dira, horiek ahalbidetuko dituzten teknologia eta aplikazio aipagarrienak identifikatzen diren aldi berean. Modu gehigarrian, teknologiak eta berrikuntzak mugikortasun jasangarrirako azpiegitura berrien garapenean duten eragina aztertuko da, bai eta negozio-eredu berrien sorkuntzan duten eragina ere.

Moderatzailea:
Javier Coleto, Industria eta Garraioa dibisioko merkatu-zuzendaria, Tecnalia

  • Marko Javornik, Mobility&Travel-eko presidenteorde eta kudeatzaile nagusia, Comtrade Digital Services
  • Javier Ariztegui, Mugikortasun diziplinaren kudeatzailea, REPSOL
  • Guido Di Pasquale, Berrikuntza eta ezagutza zuzendariordea, Garraio Publikoaren Nazioarteko Batasuna (UITP)
  • Pedro Mier, Presidentea, AMETIC