7. SAIOA

Hiri inklusiboak lortzeko mugikortasuna

A3 Aretoa
17:15 – 18:45
Formatua: Hitzaldiak

Hiri inklusiboagoak eraikitzea baimentzen duten garraio-sistema eta hiri-mugikortasunari buruzko jarduketei ekingo zaie. Hauek zerbitzuaren modernizazio eta hobekuntzarako ekintzak, gaitasun eta estaldurako handiagotzeak, azpiegitura berrien eraldaketa edo eraikuntza, eraginkortasuna eta errentagarritasuna hobetzeko ekintzak eta energia garbien erabilera har ditzakete barne, besteak beste.

Halaber, genero-ikuspegi batetik eraikitako mugikortasunbarneratzaileko programa eta politikak martxan jarri dituzten hirien kasuak berrikusiko dira, bai eta kolektibo zehatzentzako kontzesioeskemak (gizarte-bazterketa edo bazterketa fisiko edo geografikoko egoera izateagatik) edo tarifen izozketak ere.

Azkenik, garraiobide alternatiboen erabilera sustatzen dituzten politikak (bizikleta, Segway Personal Transporter, U3-X, etab.), garraio motorizatuko pilaketaren murrizketa, istripu-tasa eta eratorritako osasun-arazoak aztertuko dira.

Moderatzailea:
Miguel Ángel Gómez Viar, Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru Saila, Bizkaiko Foru Aldundia

  • Karla Dominguez, Generoan aditua, Munduko Bankua
  • Gabriela Cob, Santa Anako Mugikortasun Aktiboa eta Jasangarria Programaren sustatzailea (Costa Rica)
  • Heather Allen, Genero eta Hiri-garraioan aditua den aholkularia
  • María Fernanda Pacheco, Presidentea, Quitoko alkatetzaren San José Udal-patronatuaren Unitatea