Pintxotan ibili

Bilbo

Nazioarteko mailako sukaldaritza

Euskal sukaldaritzak entzutea du munduan, eta pintxoak dira horren erakusgarri. Hortaz, Bilbon bazaude, ez galdu alferrik pintxotan ibiltzeko aukera, hots, tabernaz taberna mokaduak hartzeko aukera. Izan ere, bilbotarrak tabernatan elkartzen dira lagunartean egoteko.

Horra hor pintxotan ibiltzeko inguru batzuk: Zazpi Kaleak (200etik gora taberna eta jatetxe), Poza kalea (tabernaz beteriko kalea, San Mames futbol-zelairako bidean), Diputazio kalea (pintxo-ibilbidearen gunea) eta Erriberako Azoka (Bilboko ingururik berezienetako bat, azoka eta “gastrotabernak” elkartzen dituena).

Gure ardoa: txakolina

Pintxoez gozatzeaz gain, bertoko ardo ospetsua, txakolina, probatu gabe ezin zara joan Bilbotik. Ardo zuria da txakolina, jatorriz baserrietan egiten zen, eta gaur egun munduko adituen gustuak bereganatu ditu, txakolingintza profesionalizatu izanari esker.