networking zone

ETA EXHIBITION HALL

SUM Bilbao 19 Biltzarraren helburuetako bat hiri-mugikortasun ereduak jasangarriagoak bihurtzeko eragin- eta eraldaketa-ahalmena duten zenbait eragileren arteko topaketa sustatzea da. Horrela, sektore publikotik zein pribatutik datorren jendea elkartuko dela aprobetxatuz, SUM Bilbao 19k Networking Zone delako gune bat izango du. Gune horretan hainbat jarduera egingo dira, hala nola Speakers’ Corner edo Exhibition Hall izenekoak.

Networking zone

Networking Zone gunea Euskalduna Jauregiko atondo nagusian egongo da eta SUM Bilbao 19ra bertaratuko diren 600 pertsona baino gehiagoren arteko topagunea izango da. Bertan, eroso mintzatzeko, balizko bazkideren batekin iritziak partekatzen diren bitartean kafe bat hartzeko eta harreman berriak sortzeko aukera izango dute. Gunean atseden hartzeko eta indarberritzeko zenbait aukera eroso egongo dira, edariak eta pintxoak eskainiko dituen catering-zerbitzuari esker.

SUM Bilbao 19ra bazatoz, aprobetxa ezazu gune hau hiri-mugikortasunarekin lotura estua duen hainbat eragile ezagutzeko eta dasta ezazu euskal gastronomia ospetsua!

Speakers' corner

Speakers’ Corner SUM Bilbao 19n jorratutako gaiei buruzko eztabaidekin jarraitzeko gunea da, baina giro lasaiago eta bareagoan. Networking Zone-aren gune pribilegiatuan egongo da eta programaren atsedenaldietan aktibatuko da. Horrela, SUMera gerturatutakoek hiri-mugikortasun jasangarriaren inguruko beste ekimen interesgarri batzuk ezagutzeko aukera izango dute, catering-zerbitzuko produktuez gozatzen duten bitartean.

Gune honetan zeinek parte hartzen duten jakin nahi duzu? Sar zaitez txostengileen atalean!

Information screen

Networking Zone-ren barruan tamaina handiko pantaila bat egongo da, eta horretan Biltzarrari buruzko informazioa proiektatuko da, uneoro informatuta egon zaitezen. Pantailan proiektatuko diren oroigarri eta berriei esker, gerturatutakoek SUM Bilbao 19n gertatzen den guztia ezagutuko dute. Pantaila hau Speakers’ Corner gunean parte hartzen duten txostengileen aurkezpenen oinarri bisuala izango da baita ere.

Exhibition hall

Gune honetan, SUM Bilbao 19ren enpresa eta erakunde babesleen erakustokiak egongo dira, non hiri-mugikortasun jasangarrirako haien produktu, zerbitzu eta irtenbide berritzaileak aurkeztuko dituzten. Aldi berean, SUM Bilbao 19k ikusgarritasuna emango die hiri-mugikortasun jasangarriagoa finkatzen lagunduko duten produktu berrien garapenean lan egiten ari diren enpresa berriei.

 Jakin nahi duzu zein erakunde eta enpresa parte hartzen duen Exhibition Hall gunean? Jarraian aurkezten dizkizugu.

Start-ups

logo-batura

Batura

APPetan oinarritutako mugikorren soluzioak garatzen dituen enpresa da Batura, eta bere helburua sektore anitzetako prozesuen eraldaketa digitala da. Enpresak esparru hauetan jarduten du, batez ere: Industria 4.0, SmartCities, Nekazaritza, Osasuna eta Marketing Mugikorra. Baturak egoitza Bilbon dauka eta 2006tik hainbat teknologia mugikorretan lanean dihardu, betiere helburu berarekin: zenbait erakunde eta entitate motari irtenbide digitalak ematea, hauen lan-prozesuak hobetzeko edota haien merkatu-helburuak betetzeko.

Transporter

Transporter elkarlaneko ekonomia logistikaren eta salgaien garraioaren sektorean barneratu nahi duen enpresa da. Enpresa hau paketeriaren eta merkataritza elektronikoaren sektoreari zuzenduta dago eta egiten duena zera da: egunero, ibilgailuetan toki librea duelarik, bidaiatzen duten pertsonak paketeren bat bidali behar duten enpresekin edo pertsonekin harremanetan jartzea. Bestela esanda, eremu logistikoen eta salgaien garraioaren AIRBNB edo UBER da.

logo-transporter
logo-dronak

Dronak

Dronak sektore aeronautikoaren enpresa bat da eta urrunetik gidatutako gailuen robotikaren teknologietan espezializatuta dago. Gailu hauek “dron” izenarekin ezagunak dira. Bere jarduera hiru eremutan garatzen da: 1. Pilotu eta ingeniariek aurrera eramaten dituzten zerbitzu espezializatuen eremu operatzailea; 2. Industriarako irtenbideak eskaintzen dituen I+G+b eremua, helburu zehatzetarako garatutako eta espezializatutako dronak erabiltzen dituena. 3. Dronak Academy, profesionalei prestakuntza eskaintzen dien prestakuntza eremua.

Innovative Systems

D&A makina edo prozesu bakoitzak duen aztarna digital bakarra identifikatzean oinarritzen diren zerbitzu eta irtenbideak eskaintzen ditu. Horien bidez, fabrikatzaileak edo erabiltzaileak sistema kontrola dezake eta, gaizki erabiliz/funtzionatuz gero edo arazoren bat gertatuz gero, jakinarazpen bat jasoko du. Bere zerbitzuetako bat Clospark da, Parkingaren Kudeaketa Integrala, aparkaleku publikoko, pribatuko eta komunitateetako lekuak kudeatu, alokatu eta erreserbatzeko aukera ematen duena era azkarragoan eta eraginkorragoan, eskaintzarekin eta eskariarekin bat eginez.

logo-innovative-systems
logo-asimob

Asimob

ASIMOB (Advanced Services in Mobility S.L.) 2016an sortu zen start-up bilbotarra da eta ibilgailuetako IoT-aren garapenean oinarritutako zerbitzuak eskaintzea du helburu. ASIMOBek eskaintzen dituen zerbitzuek aukera ematen dute, normalean, bideetatik ibiltzen diren ibilgailuetatik eskuratutako datuetan oinarritutako garraio azpiegiturak monitorizatzeko. Sistema hauen garapenari esker, enpresa europar erreferente bihurtu da eremu honetan.

Vostok Electric

Vostok Electric hirietako mugikortasun elektrikoa sustatzeko helburua duen start-up-a da. Horretarako, bezeroei ohiko aukerekiko ordezko bide errealak eskainiko dizkieten soluzioak diseinatzen ditu; hau da, muga berriak sortuko ez dituzten soluzioak. Helburua zera da: mugikortasun elektrikoaren abantailez gozatu ahal izatea ezeri uko egin gabe. Vostok-en lehenengo produktua ziklomotor elektriko bat da, atera daitezkeen eta etxeko edozein entxufean karga daitezkeen bateriak dituena.

logo-vostok
logo-wible

WiBLE

WiBLE Kiaren eta Repsolen esku hartzearekin jarduten duen carsharing konpainia da eta Madrilen jarduten du hiri horretako mugikortasuna berriro asmatzeko helburuarekin. Zerbitzua erabili ahal izateko, APPa jaitsi eta doan eman beharko duzu izena. Hau egin eta gero, erabiltzaileak Kia Niro hibrido entxufagarriaren 500 ibilgailuko flota izango du eskura. Kotxe hauek 58 km-ko elektrizitate-elikadura eta 600 km-ko autonomia daukate, haien teknologia hibridoari esker. Era berean, erabiltzaileek Madrileko 9 parking eta hiriarteko 3 base erabili ahalko dituzte.

NextBike

Europako merkatuaren lider eta bizikleta publikoko sistemen aitzindari gisa, NextBike txirrindularitza hiri-mugikortasunaren zati integrala bihurtzen ari du. Duela 14 urte baino gehiago hasi ziren iraupen luzeko bizikleta publikoko sistemak garatzen; bizikletak tokiko garraiobide publiko bihurtuz, autobusen eta trenen baldintza berberetan. Haien negozio eredua jasangarria da merkatuaren ikuspuntutik eta hirien, garraio-enpresen, unibertsitateen eta bazkide laguntzaileen arteko kooperazioan oinarritzen da.

logo-nextbike
OX Riders - logo

OX Riders

Motor klasikoak gidatzearen esperientzia puntako teknologiarekin elkartuz sortu zen OX Riders. Ø1 guztiz elektrikoa den bere lehenengo modeloa da. Modularra da eta azken erabiltzaileak kustomiza dezake. Gehienez, 120 km/h-ko abiadura har dezake, sarera konekta daiteke eta vintage, sport eta futurista modeloak egongo dira eskuragarri.

Evolo

EVOLOn laguntza elektrikoa duten trizikloen diseinuan, garapenean, ekoizpenean eta merkaturatzean lan egiten dute; ekoizpena gehienezko kalitatean eta sendotasunean oinarrituz. Izan ere, erabilera industrialerako zein profesionalerako ibilgailuak dira. Ibilgailu hauek, motordun ibilgailuekin alderatuta, dituzten abantailak hauek dira: ordutegi mugarik, isunik edo erregai gasturik ez daukate; ez dute lizentzia edo asegururik behar; eta bizikletek erabiltzen dituzten toki berberetatik ibiltzeko aukera legala daukate.

evolo_marco_verde
Begas Motor - logo

BEGASMOTOR

BEGASMOTOR automobilgintzaren munduan jarduten duen enpresa da eta bere espezializazioak hauek dira: motor ekologikoak eta gas-energia alternatiboen merkaturako motor hauen elektronikaren kontrola. AICn, Bizkaian, kokatuta dago eta errepidean errendimendu ertaineko eta handiko PGL ibilgailuen aplikazioetan eragile nagusietako bat izateagatik onespena lortu du, bai nazio mailan zein nazioartean. Duela bi urte, BEGASMOTORek frogatu zuen PGL AUTOGASA garraio ertainerako eta pisutsurako erabili daitekeela.

Smart Track Solutions

Smart Track Solutions-ek mugikortasun soluzioak eskaintzen dizkie pertsona edo ibilgailuei, bai gune irekietan zein barrualdean. Horren helburua mugimendu edo ibilbide ohikoenei buruzko informazioa lortzea da. Gailu mugikorren WIFI eta Bluetooth seinaleen detekzioan oinarritzen da (beti era anonimoan). Informazio hori urrutiko zerbitzari batera bidaltzen dioten hargailuak erabiltzen dituzte eta informazioa denbora errealean monitorizatzen da, estatistika datuak eta bero-mapak egiteko. 

Smart Truck Solutions - Logo
FSVitoria logo claro

Formula Student Vitoria

FSVitoria Gasteizko ingeniaritza fakultateko formula student taldea da, UPV/EHUko Arabako kanpusekoa. Taldea automobilgintza ingeniaritza gradu berriko zenbait ikaslek osatzen dute. Haien helburua lehiaketarako plaza bakarreko ibilgailu elektrikoa diseinatzea, simulatzea, eraikitzea eta optimizatzea da; eta, horretarako, hainbat enpresa eta erakunderekin lan egingo dute.