1. SAIOA

Hiri-mugikortasun jasangarriaren inguruko joerak, erronkak eta aukerak

Expo Hall 2
9:40 – 11:00
Formatua: Hitzaldiak

Klima aldaketari eta hiri-ingurune jasangarriagoen eraikuntzari lotutako erronka globalak agerian jartzea bilatuko da. Planteatzen ditugun galderak hauek dira: zer da jokoan jartzen ari garena?, zein da hirien eginkizuna testuinguru honetan? eta, bereziki, hiri-mugikortasuna arazoaren ala konponbidearen parte ote da? Munduko Bankuaren zifren arabera, garraioa gaur egun emisio gehien sortzen dituen sektoreetako bat da, bai Espainia zein Europa mailan (heren bat inguru bi kasuetan), eta emisio horien ia erdia hiri- eta metropoliinguruneetan ematen dira.

Hizlarien esperientzia eta ezagueren bitartez, hiriek pertsona eta merkantzien mugikortasunari dagokionez dituzten erronka nagusietan sakondu egingo da, bai eta horiei aurre egiteko agertzen ari diren joeretan ere. Halaber, hiri-mugikortasun jasangarriko sistemak zehaztu eta ezartzeko kontuan izan beharreko elementuei buruz eztabaidatuko da. Azkenik, mugikortasun jasangarriago batek lurraldeentzat eta, bereziki, herritarrentzat sortzen dituen garapen-aukerak nabarmenduko dira.

Moderatzailea:
Dionisio González, Estrategia-zuzendaria, Garraio Publikoaren Nazioarteko Batasuna (UITP)

  • Mathew Baldwin, Mugikortasun eta Garraioaren (DG MOVE) zuzendariorde nagusia, Europako Batzordea
  • José Luis Irigoyen, Garraioaren Praktika Globaleko zuzendari seniorra, Munduko Bankua (2014-2018)
  • Alfonso Gil, Bilboko alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi delegatua
  • Nancy Vandycke, “Sustainable Mobility for All” (SUM4All) ekimenaren sortzailea eta arduraduna, Munduko Bankua
  • Debashish Bhattacharjee, Zuzendaria, Hiri Mugikortasun Unitatea, NBE Habitat