5. SAIOA

Mugikortasunera orientatutako hiriplangintza

A3 Aretoa
15:15 – 16:45
Formatua: Hitzaldia

XXI. mendeko hiri-plangintzaren erronkei aurre egitea hirien bizitzan ezartzen hasten ari den paradigma aldaketatik: autoen hiritik pertsonetan ardaztutako hirira. Mugimendu honek ez ditu soilik hiriaren itxura fisikora bideratutako praktika berriak barne hartzen, han bizi direnei zuzendutakoak ere hartzen ditu, eta eraikitako guneak ingurune sutsu, jasangarri, barneratzaile eta bizigarri bihurtzen ditu.

Hizlari bakoitzak mugikortasun-estrategia eta -politika publikoak tokiko planetan eta hiri-plangintzako gainerako tresnetan nola islatzen diren azalduko digu. Geografia ezberdinetan gauzatutako hiri-diseinu eta – plangintzako teknikak berrikusiko dira, hiriak mugikortasun-eredu berrietara birbideratzeko eta eraldatzeko.

Autoa ez diren garraiobide alternatiboak sustatzen dituzten hiri-garapeneko zenbait estrategia eta politikei buruz hitz egingo da: publikoa, oinezkoena edo
txirrindulariena, besteak beste.

Moderatzailea:
Jesús Losada, Zuzendari nagusia, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa (IHOBE)

  • Robert Cervero, Irakasle emeritua Eskualde eta Hiri garapenerako Departamentuan, Kaliforniako Unibertsitatea, Berkeley
  • Sandra Laquelle, Aholkularia eta programa-zuzendaria, Mobilise Your City Partnership
  • Salvador Rueda, Zuzendaria, Bartzelonako Hiri Ekologiako Agentzia