8. SAIOA

Automobilgintza eta garraio jasangarriaren etorkizuna

A1 Aretoa
8:30 – 9:20
Formatua: Hitzaldiak

Orokorrean, garraiobideen balio-katean antzematen diren etorkizuneko eraldaketa eta agertoki potentzialei buruz hitz egingo da eta, bereziki, ikerketa aplikatuaren eta garapen teknologikoaren aurrerapenen emaitza bezala automobilgintzasektoreko balio-katean ematen direnei buruz.

Badirudi gidatze autonomoa eta emisiorik gabeko gidatzea direla automobilgintza-sektoreak aurre egin behar izango dituen bi erronka nagusiak. Horrek, energia alternatiboen bidez bultzatutako ibilgailuak dakartza, bai eta software- eta hardware-irtenbideen garapena ere, ibilgailu hauen operazioa seguruagoa, eraginkorragoa eta autonomoagoa egiteko.

Hizlari bakoitzak haren ikuspuntutik identifikatuko ditu hirietako automobilgintzasektorearen etorkizuna markatuko duten funtsezko gaiak, haien erronka zein
aukerak aintzat hartuz. Halaber, aurrerapen zientifiko eta teknologikoek hirimugikortasun jasangarriko eredu eta estrategia berrietan duten inpaktua aztertuko
da.

Moderatzailea:
Mikel Lorente, Zuzendari teknikoa, ACICAE / AIC-Automotive Intelligence Center

  • Miguel Ángel Alonso, ALSAko Mantentze eta Ingeniaritza saileko zuzendari nagusia
  • Mario Armero, Presidenteorde betearazlea, Espainiako Auto eta Kamioi Fabrikanteen Elkartea (ANFAC)
  • Javier Aguirre, Presidentea/CEO, Kapsch TrafficCom Espainia & Portugal