XX. mendearen bukaeran hiriak ekindako eraldaketa-prozesu hartan, arkitektura gero eta garrantzitsuagoa izan zen eta Bilboren irudi berria bilakatu zen: hiri garaikidea eta berritzailea. Horra hor eraikin birgaitu edo eraikin berri batzuk:
Alondegia edo ardo-biltegia izan zen garai batean. Estilo modernista du, eta kultura- eta aisia-gune izateko birgaitu zen. Barruan Kulturen Ataria eta zutabeen plaza zoragarria (horren sabaia Eguzkiaren Terrazako igerilekuaren hondo gardena da) daude.
Garai bateko Gordetegi Frankoan –nazioarteko merkataritzarako salgaien iragantokia– dago. Zabalgunea eta Itsasadarra elkarrekin lotzeko XXI. mendeko Hiriaren Atea egitea otu zitzaion arkitekto japoniarraren izena da Isozaki. Eraikinak harmailadi handia du – Erromako Espainia Plazan inspiratuta–, baita 83 metroko bi dorre biki ere.
Euskadiko pilotalekurik handiena da. Barruan hiru instalazio hauek ditu: esku-pilotako frontoia, trinketa eta Kirol Etxea, hiru kirol-federazioak. Asteburuetan pilota-partidak (euskal kirol tradizionala) ikus daitezke. Halaber, inguru horretan –Miribilla– beste azpiegitura moderno batzuk daude, hala nola, “Bilbao Arena” Kirol Jauregia.