Bilboko inguruak

Bilbo

Bilbo, inguru pribilegiatua

Bilbo inguru pribilegiatu batean dago, hondartzetatik, naturaguneetatik eta beste leku historiko batzuetatik hurbil. Zure bisitaldiari probetxurik handiena atera nahi badiozu, anima zaitez eta joan zaitez kostaldera, Erdi Aroko hiribilduetara eta naturaguneetara.

Kostaldea

Udaldiko plana badirudi ere, utzi Bilbotik gertuko hondartzen paisaiek zu liluratzen; esaterako, horietako batzuk surflariek oso gogoko dituzte. Gainera, metroz joan zaitezke.

Erdi Aroko hiribilduak

Ondare-aberastasun itzeleko herriak aurkituko dituzu Bilbotik oso gertu, Bizkaiaren historiaren jasotzaile direnak. Hiribildu horietan hainbat garaitako eraikin erlijiosoak ikusiko dituzu, kale mehar harriztatuetatik ibiltzeko aukera izango duzu eta landetxeak edo jauregi dotoreak ezagutuko dituzu.

Naturaguneak

Zugaztieta (Arboleda) Bilboren meatze-historiaren adibidea da. Garai batean, herri horretan burdin mea erauzten zen, baina, gaur egun, aisiarako eremu bilakatzen ari da. Azken urteotan, inguru horretako ingurumena, paisaia, historia eta kultura berreskuratzeko ahaleginak egin dira. Horra iristeko, Larreinetako funikularra erabiltzea gomendatzen da. Funikular hori (1926koa) hartzen bada, Abraren bista ederrak izango dira.