Biltzarrerako sarbide presentziala

Urriaren 6an eta 7an Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den Biltzarrera bertaratuko direnentzako argibideak eta datu garrantzitsuak:

  • Ateak 08:00etan irekiko dira, eta biltzarra 09:00etan hasiko da, ongietorri saioarekin. Garaiz joatea eskatzen dizugu, sarrera mailakatua egiteko.
  • 11:00etan sarrera itxi egingo da, eta ezin izango da Jauregira sartu inaugurazioa amaitu arte. Hasierako saiora bertaratzen diren guztiek 11:45etatik saioa amaitu arte eserita egon beharko dute.
  • Honekin batera bidaltzen dizugun sarrera mugikorrean edo inprimatuta eraman beharko duzu, eta Jauregiaren sarreran aurkeztu. Bertan, paperezko akreditazioa jaso ahal izango duzu.
  • COVID-19 araudia betez, gogorarazi nahi dizugu maskara beti jantzita eraman behar duzula eta segurtasun-distantzia errespetatu behar duzula.
  • Jauregiko hainbat lekutan gel hidroalkoholikoa aurkituko duzu, nahi duzunean erabili ahal izateko.

Jakinarazten dizugu, COVID-19 protokoloa indartzeko, biltzarraren egoitzara sartu ahal izateko, ezinbestekoa izango dela iristen zarenean ziurtagiri hauetakoren bat aurkeztea:

  • COVID-19 txertaketa-ziurtagiria
  • Antigenoen probaren emaitza negatiboa (gehienez ere joan baino 48 ordu lehenago emana)