Bilboko Adierazpena

Bilboko Adierazpena hiri-mugikortasun jasangarriaren aldeko konpromisoen dokumentu bat da, eta 2030ean mugikortasunak nolakoa izan beharko lukeen ikuspegi partekatu baterantz aldatzeko gaitasuna eta borondatea duten eragileak batzen ditu. Horregatik, Adierazpen honetan gai garrantzitsuak jorratzen dira, hala nola finantzaketa, erregulazioa, bidezko energia-trantsizioa, neutraltasun teknologikoa edo pertsonen eta salgaien mugikortasun-ereduak, besteak beste.

Ekimena 2019an sortu zen SUM Bilbao-ren lehenengo edizioan. 2021eko edizioan, Adierazpenaren bigarren bertsioa sinatu zen, eta hura egiteko prozesuan Kongresuko babesleen eta laguntzaileen feedback-a sartu zen. Horrek balioa ematen dio Adierazpenaren funtsari, hau da, mugikortasunari buruzko ikuspegi bera duten hainbat eragile elkartzeari, gero eta erakunde gehiagok bat egiten baitute horrekin. Emaitza oso ona da: 50 erakunde baino gehiago daude atxikita, sektore askotako enpresen, maila desberdinetako gobernuen, startup-en, lankidetza-ekimenen, zentro teknologikoen, unibertsitateen eta abarren artean.