+ Laguntzaileak

Lead Partners

uclg_multi_red

CGLU (Hiri eta Tokiko Gobernuen Sarea)

CGLUren (Hiri eta Tokiko Gobernuen Sarea) parte hartzea SUM Bilbao 21 ekitaldian beharrezkoa da hiriak mugikortasunari buruzko elkarrizketa publiko-pribatuaren buru izan daitezen, konpromisotik ekintzara igarotzeko eragileen arteko sinergiak sortzeko helburuarekin.

CGLU estatuz azpiko gobernuen nazioarteko erakunde handiena da, eta horien ahotsak defendatu eta zabaltzeaz arduratzen da. Bere parte hartzea oso garrantzitsua da, ez bakarrik munduko populazioaren erdia baino gehiago ordezkatzen duelako, baizik eta SUM Bilbao 21 bezalako guneetan elkarrizketaren, elkarlanaren eta ezagutza trukearen aldeko apustua egiten duen erakundea delako. Bere helburua Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) betetzean aurrera egitea da, eta baita herritar guztiek mugikortasuna eta energia bezalako oinarrizko zerbitzuak eskura izatea ere.

femp-logo

FEMP (Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioa)

Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioa (FEMP) ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen jasangarritasunarekin konprometitutako erakundea da.

Gizarteak bizitza osasungarriagoa mundu jasangarriagoan eskatzen duela jakinda, FEMPeren ustez, oso garrantzitsua da tokiko gobernuek jasangarriagoa, garbiagoa eta azken teknologiak barne hartzen dituen mugikortasunaren diseinuan parte hartzea, mugitzeko modu berriei erantzun ahal izateko.

FEMP berriro izango da SUM Bilbao-n Lead Partner gisa. Bere laguntzari esker, SUM izango da Espainiako udalerrietako tokiko liderrek hiri-mugikortasun jasangarriarekiko konpromisoa erakusteko topalekua.

eudel

EUDEL - Euskadiko Udalen Elkartea

EUDEL euskal udalen erreferentea da. 1982an sortu zenetik, solaskide baliagarria eta eraginkorra da udalentzat hauek beste erakundeekin aritu behar direnean politika publikoak koordinatzeko eta adosteko.

Tokiko gobernuen interes orokorrak ordezkatuko dituen topagunea eskaintzea du helburu nagusia. Elkartearen Estatutuetan zehaztutako helburuen artean, honako hauek azpimarra daitezke:

  • Tokiko Gobernuen eta beste erakunde batzuen arteko elkarrizketa bateratzea, politika publikoak diseinatu, egin eta gauzatzearen alde.

  • Udal autonomia sustatu eta defendatzea.

  • Europako espiritua eta konpromisoa garatzea euskal Tokiko Gobernuen artean, horien parte-hartzea eta ordezkapena sustatuz hainbat Europako eta nazioarteko erakundetan.

EUDELek Europarekiko konexioa erraztearen alde egiten du lan, euskal udalen ekintzak eta praktika onak ezagutzera emanez, eta Euskadiren interesei erantzuten dieten Europako politiken definizioan parte hartuz. Europan, EUDELek euskal tokiko boterea ordezkatzen du Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluan (CMRE) eta Europako Kontseiluko Tokiko eta Eskualdeko Botereen Kongresuan (CPLRE).

Institutional Partners

Combination EU1 vertical_1

EIT Urban Mobility

EIT Urban Mobility, Berrikuntza eta Teknologiaren Europako Institutuaren (EIT) ekimen bat da, Europar Batasuneko erakunde bat dena. Bere helburua da konponbide berritzaileak ekartzea eta erabiltzailea ardatz duen garraio-sistema benetan multimodal eta integratu bateranzko trantsizioa bizkortzea. Hiri mugikortasunaren arloko berrikuntzaren Europako komunitate nagusia denez, EIT Urban Mobility-k zatiketa saihesteko lan egingo du, hirien, enpresen, hezkuntzaren, ikerketaren eta berrikuntzaren arteko lankidetza erraztuz, hirietako erronka premiazkoenei aurre egite aldera.

Hiriak “laborategi bizi” bihurtuko dira, eta bertan, enpresek eta komunitateko hezkuntza eta ikerketa zentroek erakutsiko dute teknologia berriek nola funtziona dezaketen benetako hirietan benetako arazoak konpontzeko, pertsonak, ondasunak eta hondakinak modu adimentsuan garraiatzean.

Strategic Partners

FLACMA 40 AÑOS_RGB

FLACMA

FLACMA atxikipen libreko proposamen-erakundea da, eta udalerriak, tokiko gobernuak, lurralde-elkarteak eta tokiko agintariak ordezkatzen ditu. Bere bokazioa Latinoamerika eta Karibeko hiri eta lurraldeen tokiko garapena da, toki-, nazioz azpi-, nazio- eta nazioarte-mailako eragin politikoaren bidez.

Latinoamerikako erakunderik zabalena eta pluralena da, Tokiko Hiri eta Gobernuen Batasuna, CGLU, bere Eskualde Atal bezala ordezkatuz.

Logo Mercociudades

Mercociudades

Mercociudades duela 25 urte sortu zen, Mercosurreko hirien arteko eskualde-integrazioa indartzeko helburuarekin. Hasiera batean tokiko 12 gobernuk osatua, gaur egun, sareak Hego Amerikako 10 herrialdetako 360 hiri kide baino gehiago ditu, eta erreferentzia nabarmena da eskualdeen integrazio prozesuetan.

Haren ekimenak eta programak “hiri integratu, inklusibo eta parte-hartzaileak” ikuspegiaren arabera bideratzen dira, eta besteak beste, honako helburu hauek ditu: Sareko hirietan bizi-kalitatea hobetzea, agenda nazionaletan, eskualdekoetan eta mundukoetan eragitea, esperientzien trukea sustatzea, eta hirien arteko proiektu eta politika bateratuak sortzea.

Bere ekintzen artean, oso aipagarria da Hegoalde-Hegoalde lankidetzarako hirien lehen eskualde-programaren sorrera.

Anfac_logo

ANFAC

ANFAC Espainiako auto eta kamioi fabrikatzaileen elkartea da. Irabazi-asmorik gabeko enpresa-erakundea da, eta automobilgintzaren sektorearen garapen egokia sustatzea du helburu, herrialdearen interes orokorrei lagunduz.

ANFACek elkartea osatzen duten eta Espainian ibilgailuak fabrikatzen eta inportatzen dituzten 52 marken interes komunak ordezkatzen ditu. Automobilgintzaren sektorea, balio-kate osoan, Espainiako ekonomia- eta industria-eragile nagusietako bat da, BPG nazionalaren % 11 eta enpleguaren % 9 sortzen baititu biztanleria aktiboan; eta sektore aktiboa da mugikortasun jasangarriago, efizienteago eta irisgarriago baterantz, deskarbonizazioarekiko eta digitalizazioarekiko konpromisoaren ildotik.

Logo EMPxLMS horizontal

Empresas por la Movilidad Sostenible (EMPxLMS)

Empresas por la Movilidad Sostenible (Mugikortasun Jasangarriaren aldeko Enpresak) mugikortasun jasangarria bultzatzearen aldeko apustua egiten duten erakundeak biltzen dituen plataforma da, Agenda 2030i eta ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren ikuspegitik hazkunde jasangarriari lagunduz.

Mugikortasuneko Sari Nazionalen koordinatzaileak, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren, CONAMA Fundazioaren eta Ingeniaritzako Errege Akademiaren lankidetzarekin. Plataforma mugikortasuna, garraioa eta merkataritza zuzentzen ari diren profesionalentzako, administrazioentzako eta industriarentzako topagunea da. Erreferentziazko irtenbideak elkarrekin sortzeko eta indartzeko foroa, mugikortasun jasangarriaren sektoreko gaurkotasunari eta joerei buruzko informazio guztia ematen duena.

logo-connected-mobility-HUB

CONNECTED MOBILITY HUB

Connected Mobility Hub Europako hegoaldeko mugikortasunaren berrikuntza-ekosistema nagusia da. Startup-ak, enpresak, inbertsoreak eta hiriak barne hartzen dituen gure ekosistemak mugikortasunaren paradigma-aldaketa bizkortzea du helburu, berrikuntzan eta startup-ek emandako irtenbide berrietan oinarrituta, bai eta funtsezko hainbat eragileren lankidetzan ere.

Gure helburua garraioaren deskarbonizazioan eta digitalizazioan aurrera egitea da, zero emisio, ingurumen-kalitate hobea eta hiri-bizigarritasuna duten hiriak sortuz. Mugikortasunaren arloko berrikuntza-proiektuak abiaraziz egiten dugu hori, eta horretarako, pertsonak zentroan jartzen dituen benetako aldaketa eredu bat antolatzen dugu.

Mobility City - Logo color

MOBILITY CITY

Mobility City nazioarteko ekimen bat da, Ibercaja Fundazioak sustatua, Aragoiko Gobernuaren laguntzarekin. Haren helburua Aragoiko Autonomia Erkidegoan espazio bat sortzea da, mugikortasun jasangarria, adimentsua eta konektatua estatu mailan aztertzeko, erakusteko, sustatzeko, garatzeko eta berritzeko.

Etorkizuneko mugikortasunaren ekosistemako eragileen topagune gisa sortu da, mugikortasun hori jasangarria, konektatua, adimentsua, segurua, pertsonala eta kooperatiboa izanda. Bertan, berrikuntza, I+G, ezagutzaren eta teknologiaren transferentzia, prestakuntza, sentsibilizazioa eta komunikazioa eta produktu berritzaileak aurkezteko jarduerak garatzen dira.

Mobility City-ko egoitza Zaragozako Expo barrutiaren Pabellón Puente pabiloian dago. Bere etengabeko berrikuntzarako espirituak aukera-espazio berriak irekitzen ditu mugikortasuna ulertzeko eta mugikortasunean esku hartzeko modu berriak garatze aldera.

logo aecoc azul

AECOC

AECOC herrialdeko enpresa-erakunde handienetako bat da, 30.000 enpresa elkarturekin baino gehiagorekin, eta hainbat lanbide-sektoretako balio-kateko maila guztietako ordezkariak biltzen dituen bakarra (sektore primarioa, industria, banaketa eta bitarteko operadoreak).

AECOCen misioa balio-kate osoaren lehiakortasuna hobetzea da, eraginkorrago eta jasangarriago bihurtuko duten irtenbideak, estandarrak eta ezagutza partekatuz, kontsumitzaileari balio handiagoa emanez.

Smart Distribution arloan, enpresei eraginkorragoak eta jasangarriagoak izaten laguntzen diegu, beren jarduerak ingurunean duen eragina minimizatuz eta mugikortasun jasangarria, efizientea, segurua eta digitala sustatuz konpainiaren arlo guztietan.

Proaktiboki lan egiten dugu administrazio publikoekin, salgaien hiri-banaketarako eredu baterantz (DUM). Eredu hori ekimen partzial eta aldebakarreko multzo batetik harago joango da, modu integralean diseinatuko da irtenbiderik onenarekin, eta hiri handietan eta hiri-inguruneetan biztanleriaren behar guztiak ase ahal izango ditu.

Eredu eraginkor eta jasangarria, ekosistemako eragile guztien interesak eta beharrak kontuan hartuko dituena, herritarraren ongizatea eta bizi-kalitatea estrategia ororen erdigunean jarriz.

Smart Distribution batzorde bat dugu, nazioan eta nazioartean garrantzitsuenak diren enpresetako garraio, logistika eta mugikortasuneko zuzendariek osatua. Sektore hauek ordezkatzen dituzte: kontsumo handia, ostalaritza, ehungintza, osasuna, burdingintza eta brikolajea, drogeria eta lurringintza, ondasun teknologikoak eta e-commerce. Horren xedea da salgaien hiri-banaketan eraginkortasuna ekarriko duten joerak, hobekuntzak eta jardunbide egokiak atzematea, eredu eraginkor, jasangarri, seguru eta digital baten arabera, eta enpresen jarduerak gizartean, ingurunean eta ingurumenean duen eragina minimizatzea.

Batzordeak, bere zeregin proaktiboan, administrazio publikoei eragin handiko aldaketak proposatzeko lan egiten du, Espainiako hirietan epe labur, ertain eta luzeko salgaien hiri-banaketa eraldatzeko, DUM agertoki berri eraginkorrago, jasangarriago eta adimentsuago bat sustatuz.

Ametic

AMETIC

AMETICek mugikortasun-ekosistemaren bilakaeraren inguru lan egiten du, honek hiri adimendunekin, ibilgailu konektatuarekin, garraioaren deskarbonizazioarekin, intermodalitatearekin, logistikarekin eta azken miliarekin duen loturari helduz. Halaber, Espainiarentzako mugikortasun jasangarriko eredu berri baterantz eboluzionatzea ahalbidetuko diguten aukerak aztertzen ditu.

Gai hauetan adituak diren eragile publikoekin (Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioa, IDAE, autonomia-erkidegoak, udalak eta garraio-enpresak) elkarlanean dihardu erronkak aztertzeko eta lankidetza-proiektuak garatzeko.

Ondorioz, AMETICek, mugikortasuna digitalizatzeko plataforma neutro gisa, 20 elkarte baino gehiagorekin batera “Mugikortasun Integratua eta Integrala Hiri, Metropoli eta Lurraldeetan” makroproiektu eragilea antolatu du. Gainera, Europa mailako diziplina anitzeko adituak biltzen dituen Think Tank #VEHICLES7YFN proiektuaren buru da.

Logo Clúster movilidad

Euskadi Mugikortasun eta Logistika Klusterra

2005Etik, Euskadi Mugikortasun eta Logistika Klusterra asmorik gabeko erakunde pribatua da. Bere misioa da Mugikortasunaren eta Logistikaren esparruko bazkide diren enpresa eta eragileen garapena eta indartzea, berrikuntza, nazioartekotzea, lankidetza eta beste sektore batzuekiko sinergiak bultzatuz.

 

114 bazkide ditu, besteak beste, azpiegitura-kudeatzaileak, operadoreak, administrazioak, ikerketa- eta ezagutza-zentroak eta garraiorako produktu, zerbitzu, eta teknologia adimendunak (ITS) garatzen dituen industria. Horiei esker, mugikortasuna gero eta seguruagoa, eraginkorragoa, iraunkorragoa eta teknologikoki aurreratuagoa da. Zenbakitan, Euskadiko BPGaren % 14 dira; 11.000 milioi euroko fakturazioa izan dute (horietatik % 29 esportaziotik etorri dira), eta berrikuntzako diru-sarreren % 3,8 inbertitu dute.

tecnalia_positivo_color_vertical_300ppp (1)

Tecnalia

TECNALIAk, Europako Ikerketa eta Garapen Teknologikorako zentro erreferentea den heinean, BRTA (Basque Research and Technology Alliance) erakundearena, 15 urte daramatza mugikortasun munduan aplikatutako irtenbideetan lanean, etorkizuneko mugikortasunerantz aurrera egiteko. Horrek teknologiaren garapena eta negozio eredu berriak garatzen ditu, ingurumen-inpaktu txikiko mugikortasun etorkizuneko agertoki baterantz konektatutakoa, eraginkorra, segurua, adimentsua eta inklusiboa garatzen dutenak.

Zehazki, TECNALIA espezializatuta dago garraioko ibilgailuen hobekuntzan, lurrekoak zein airekoak, inpaktu txikiko energia-soluzioetan, kargatzeko eta sarean integratzeko azpiegituretan, komunikazio-sistemetan eta energia-azpiegituretan, baita haien elkarrekintza eta hiri-integrazioan ere. eta hiri arteko ekosistemak.

Logo BM30

Bilbao Metropoli-30

Betidanik, hiriek pertsonen arteko harremanak erraztu dituzte, eta eskaintzen duten aukera kopuru handiak produktibitatea handitzea eragiten du; horrek, era berean, haien erakargarritasuna areagotzen du. Hala ere, abantaila hori handicap bihur daiteke, baldin eta, hain zuzen ere, pertsonen eta jarduera ekonomikoen dentsitate handi horrek garraio-eskaera eragiten badu, eta garraio-eskaera hori lehen mailako osasun-arazo eta desadostasun elementu bihurtzen bada.

Bilbao Metropoli-30 erakundeak, bere metropoliaren hiri-etorkizunari eragiten dioten alderdiei buruzko ikuspegi estrategikoa emateko ardura duen erakunde publiko-pribatu gisa, uste du mugikortasuna funtsezko elementuetako bat dela bere metropoliak lehia-abantailari eusteko, mugitzeko modu berriak eta hobeak erraztuz.

Logo-Centro-tecnologico-Identidad-Corporativa

CENTRO TECNOLÓGICO DE AUTOMOCIÓN DE GALICIA

CTAG zentro teknologiko pribatu eta independentea da, eta automobilgintzaren, garraioaren eta mugikortasunaren industrian bikaintasun zientifiko-teknikoa, espezializazio teknologikoa eta nazioartekotzea ditu helburu. CTAGek aurrea hartu die merkatuaren beharrei, I+G+b ildo espezifikoei esker. Ildo horiek material berrietan, etorkizuneko fabrikan, elektronikan, garraio-sistema adimendunetan (ITS) eta baliozkotze-metodologia aurreratuetan oinarritzen dira.

Mugikortasunaren arloan, CTAGek diziplina anitzeko talde bat du honako gai hauetan: ADAS sistemen (Advance Driving Assistance Systems) eta ibilgailuaren automatizazioaren inguruan, konektagarritasuna, elektromugikortasuna, konfort eta barnealdea.

Zeharka lan eginez teknologien eta gidariaren (user experience) arteko elkarreraginean, arkitektura elektronikoan, hardware eta softwarearen garapenean eta baliozkotze tekniko eta funtzionalean. Horretarako, zentroak baliabide paregabeak ditu, hala nola sei askatasun-maila dituen gidatze-simulagailu aurreratua, hiri-agertokiak erreproduzitzeko hainbat konektibitate-teknologia dituzten proba-pistak, ingurune errealetan probak egin daitezkeen SISCOGA korridorea eta hainbat prototipo autonomo.

Logo leber

Leber

Garraioaren, mugikortasunaren, trafikoaren, hirigintzan, ekonomian eta hiri- eta ingurumen-kalitatean izan dezakeen eraginaren planifikazioan espezializatutako aholkularitza-enpresa gara.

1989tik, zerbitzu horiek modu independentean, sortzailean eta artearen egoeraren estandarrei jarraiki eskaintzea jarri genuen helburu.

Gure lan-ildo tradizionalaren oinarria garraio-sistemen eraginkortasun maila gorenak lortzea eta garraio eremuaz haraindi sistemaren eraginkortasuna aztertzea da, era berean Hirigintzak gure bizitegi eta lan-guneetako Eraginkortasun Ekonomikoan eta Hiri eta Ingurumen Kalitatean duen eragina neurtuz.

Event Partners

AEI Rioja
Bilbao City Urban Design
COOIIB_1
AEDIVE
Ascabus
Cluster movilidad cataluña
Mubil logoa
AUVE
Cidetec_1
logo onbizi color
Nuuk
logo TECH
logo-diputacion-original
Ricardo
UPV-EHU
Cámara Bilbao
Mondragón
logotipo Deusto bilingüe

Media partners

Entorno y Fututo
Luike (3)
Cabecera-Autofácil
LogoReview