Legezko oharra

www.sumbilbao.com domeinua PETROLEOS DEL NORTE, S.A. (PETRONOR) enpresaren jabetzakoa da (aurrerantzean, Petronor). Petronor Bizkaiko Merkataritza Erregistroan izena emanda dago, 1085 liburukian, BI-249-A orrian, 44. folioan, 1085. Inskripzioan, egoitza Muskizen (Bizkaia) dauka, San Martin kalea 5 – Muñatones Eraikina, 48550 Muskiz (Bizkaia) helbidean eta IFK zenbakia A48053243 du.

WEBGUNEAREN XEDEA

Web orrialde hauetan ageri den informazioa azken eguneraketa-datan indarrean dagoen informazioa da eta erabiltzaileei zuzendutako SUM Bilbao Kongresuaren antolaketaren inguruko aurkezpen-informaziotzat jotzen da.

Legezko ohar honek (aurrerantzean, “Legezko Oharra”) www.sumbilbao.com webgunearen erabilera arautzen du.

LEGERIA

Oro har, Petronor eta webgune honetako zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren menpe daude.

ERABILTZAILEEN SARRERA ETA ERABILERA

Erabiltzaileari jakinarazten zaio, eta erabiltzaileak onartzen du, webgune honetara sartzeak ez dakarrela inolaz ere Petronorrekin edo bere delegazioetako edozeinekin merkataritza-harreman bat ezartzea.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Webgune honen edukien, diseinu grafikoaren eta kodeen gaineko jabetza intelektualeko eskubideak Petronorri dagozkio eta, beraz, debekatuta dago horiek erreproduzitzea, banatzea, publikoki jakinaraztea, eraldatzea edo beste edonola erabiltzea, iturria aipatzen bada ere, Petronorren idatzizko baimena jaso bada salbu.

WEBGUNEAREN EDUKIA ETA ESTEKAK (LINK-AK)

Petronorrek bere webguneetan ageri den informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea izango du, eta informazio horretara sarbidea erabiltzaile jakinei mugatzeko edo baimentzeko eskubidea ere izango du.

Petronorrek ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen Petronorren jabetzakoa den webguneren batean ageri den “link” edo esteka baten bidez irisgarriak diren hirugarrenen webguneetan ageri den informazioari dagokionez. Petronorren webguneetan ageri diren “link” edo esteken xede bakarra informazioa eskaintzea da eta inolaz ere ez dira joko esteka horiei buruzko iradokizun, gonbidapen edo gomendiotzat.

Zentzu horretan, jakinarazten dizugu hogeita hamar egun dituzula adierazitako datuen tratamendua idatziz aurkaratzeko. Epe hori igarota ez baduzu datuen tratamenduarekiko desadostasun hori adierazi, ulertu egingo da zure datu pertsonalen tratamendurako baimena eman duzula, gorago adierazitako baldintzetan. Bestalde, jakinarazten dizugu zure sarbide, zuzenketa, ezerezte eta aurkaratze eskubideak baliatu ahalko dituzula honako helbidera idazki bat bidalita: Bezeroen Arretarako Departamentua, San Martin kalea 5-Muñatones Eraikina, 48550 Muskiz (Bizkaia); edo posta elektronikoz info@sumbilbao.com helbidera.