Saio honetan, mugikortasun elektrikoak hiri-mugikortasun jasangarriko eredu berriak bultzatzeko duen rolean sakonduko da. Hau da, azken urteotan mugikortasun elektrikoak izaten ari den hazkuntza sendoa aztertuko da, bai eta XXI. mendeko hirietako mugikortasunaren erronkei eta aukerei aurre egiteko dituen ahalmenak eta mugapenak ere.
Horrela, hizlarien ezagutzari eta esperientziari esker, mugikortasun elektrikoaren etorkizunari buruzko agertokiak planteatuko dira; eta aldi berean, agertoki horiek posible egingo dituzten teknologiak eta aplikazioak hautemango dira. Gainera, mugikortasun elektrikoak hirien hiri-garapenean duen eraginari buruz hitz egingo dute ere bai. Izan ere, hirietan mugikortasun elektrikoaren garapenarentzat beharrezkoak diren azpiegiturak aldatu eta sortu dira, adibidez, karga estazioak edo puntuak.
0A aretoaSaio honetan, mugikortasun elektrikoak hiri-mugikortasun jasangarriko eredu berriak bultzatzeko duen rolean sakonduko da. Hau da, azken urteotan mugikortasun elektrikoak izaten ari den hazkuntza sendoa aztertuko da, bai eta XXI. mendeko hirietako mugikortasunaren erronkei eta aukerei aurre egiteko dituen ahalmenak eta mugapenak ere.