Aurreko ekitaldiak

“Berrikuntza pertsonen garraio masiboan” on line Foro/Mahaia

2021eko Maiatzaren 19a

Topaketa honetan, esparru publiko eta pribatuko hainbat eragile elkartu ziren garraioaren arloko berrikuntzak aztertzeko helburuarekin. Horiek guztiek pertsonen garraio masiboa berritzeko proiektuak erakutsi zituzten, hirietako mugikortasun jasangarriaren testuinguruan. Ondoren, mugikortasun berrietara egokitzeko lurraldeek dituzten erronkei buruz eta joera horiek sektorean berrikuntza sustatzeko dakartzaten aukerei buruz eztabaidatu zuten.

Parte-hartzaileak:

  • Andrés Galnares, H2SITEren zuzendaria.
  • Luciano Strucchi eta Elizabeth Obediente, Project and Product Manager-ak Iomob-en.
  • Borja Olazabal, Garapen Iraunkorra, Mugikortasun eta Kiroleko Zinegotzi Ordezkaria. Irungo Udala.
  • Antoni Poveda Zapata, Sant Joan Despíko alkatea eta Bartzelonako Metropoli Areako Garraio eta Mugikortasuneko lehendakariordea.
  • Rocío Báguena, Garraio Ikerketen eta Teknologien Dibisioko zuzendaria (MITMA).

Anfitrioia: Alfonso Gil, Alkateordea eta Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Iraunkortasuneko zinegotzia.

Moderatzailea: Pilar Elejoste, DeustoTech-eko zuzendariordea eta ikertzailea DSM Taldean (Deusto Smart Mobility)

Bilboko Adierazpenaren 2. urteurrena

2021eko otsailaren 23a

2021eko otsailean, bi urte bete ziren SUM Bilbao-ren lehen edizioa antolatu eta Bilboko Adierazpena sinatu zenetik. Dokumentu horretan, eragile publikoek eta pribatuek hiri-mugikortasun jasangarriaren alde jarduteko konpromisoa hartu zuten. Ekitaldian, bi urte hauetan egindako ibilbidearen balantzea egin zen eta SUM Bilbao ekitaldiaren edizio berriaren datak iragarri ziren: 2021eko urriaren 6a eta 7a.

Parte-hartzaileak:

  • Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea
  • Emiliano López Atxurra, Petronorreko presidentea
  • Gorka Martínez, BBKren zuzendari nagusia
  • Abel Caballero, Vigoko alkatea eta FEMPeren presidentea (Udalerrien eta Probintzien Espainiako Federazioa).
  • Gorka Urtaran, Vitoria-Gasteizko alkatea eta EUDELeko presidentea.
  • Francisco Iglesias Campos, Alsako kontseilari delegatua
  • Rafael Sterling, Irizar enpresaren CEOa

Aurkezlea: Vanessa Sánchez, kazetaria