FAQS
Sustainable Urban Mobility Congress – Bilbao 2021 hiri-mugikortasun jasangarriari buruzko kongresua da, eta hiri-mugikortasun iraunkorreko ereduen garapenean parte hartzen duten estatuko eta nazioarteko eragileen arteko topaketa eta elkarrizketa ahalbidetzeko topagune izango da. Ezagutu gaitzazu hemen.
SUM Bilbao 21 Bilboko Udalaren ekimena da, Petronorren lankidetza duena, eta baita hiri-mugikortasun jasangarriaren, energiaren eta garraioaren inguruko hainbat babesleren laguntza ere.
SUM Bilbao 2021 ekitaldiaren egoitza Euskalduna Jauregia izango da, Bilboko erdigunean, Euskal Herrian (Espainia) dagoen biltzar zentro ospetsua. Bertara iristea erraza da hainbat garraiobide erabilita: metroa, tranbia, autobusa, bizikleta, kotxea edo oinez. Egoitzara iristeko moduari buruzko xehetasun gehiago irakurri ditzakezu hemen.
Kongresua 2021eko urriaren 6an eta 7an izango da.
SUM Bilbao 2021 ekitaldiak modu integralean eta zeharka landuko ditu hiri-mugikortasun jasangarria eta bere erronka guztiak. Horregatik, saioen edukiak hiru gai-ardatzen inguruan egituratuko dira: energia trantsizioa; gobernantza eta finantzaketa, mugikortasuna, digitalizazioa eta berrikuntza. Gehiago jakiteko, kontsultatu hemen.
Hiri-mugikortasun jasangarria sustatzen diharduten eta horretan interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago SUM Bilbao 2021. Hori dela eta, hainbat esparrutako nazioko eta nazioarteko eragileak bilduko ditu ekitaldiak: tokiko, eskualdeko eta estatuko gobernuen eta nazioarteko erakundeen ordezkariak; energiaren eta garraioaren industriako enpresetako zuzendariak; mugikortasun-, berrikuntza- eta teknologia-zerbitzuak; ekintzaileak eta start-up-ak; eta aditu akademikoak.
SUM Bilbao 2021ek hainbat sektoretako liderren arteko elkarrizketarako eta topaketarako gune bat eskaintzea du helburu. Gune horretan, gauzatzen ari diren ekintzak eta aurrerapenak bateratuko dira, hiri-mugikortasun jasangarriko sistemak finkatzeko bidean aurrera egiteko akordioak bultzatze aldera. Beraz, ez da sektore publikora edo sektore pribatura zuzentzen, baizik eta hainbat hiri-eragileren arteko itunak sustatzeko asmoz sortzen da, eta horien parte-hartzea funtsezkoa da Agenda 2030 eta Garapen Iraunkorreko Helburuak finkatzen aurrera egiteko.
Oraingoan, SUM Bilbao 2021 formatu hibridoan egingo da, aurrez aurre* eta online.
Publiko gisa joan zaitezke SUM Bilbao 2021 ekitaldira, aldez aurretik webgunean sarrera bat erosita. Sarrerak laster egongo dira salgai. Sarreren salmentari buruz eta SUM 21 ekitaldiari buruzko beste berri garrantzitsuei buruzko informazio eguneratua izateko, gure newsletter-era harpidetzea gomendatzen dizugu.
*COVID-19ak eragindako egoera dela eta, formatu presentziala administrazio bakoitzak ezarritako osasun neurriak eta edukiera errespetatuz egingo da beti.