1. ARDATZA
Garraioak Europako berotegi-efektuko gas-emisioen ia laurdena suposatzen du, eta hirietako poluzioaren eragile nagusia da (EB, 2019).
Horregatik, inpaktu hori arintzeko irtenbideak bilatzea erronka global garrantzitsuenetariko bat bihurtu da. Alde horretatik, energia-trantsizioa da mugikortasunarentzako ekosistemarentzat premiazkoenetakoa den eraldaketa.
SUM Bilbao 21 energia trantsizioak planteatzen dituen aurrerapenen eta erronken inguruko soluzioen eta eztabaiden erakusketarako topagunea da, eta baita enpresak, gobernuak eta hiritarrak eraldaketa horretara nola moldatzen diren aztertzeko gunea ere.
2. ARDATZA
Ekonomia deskarbonizatzeko premia larriak eta teknologien garapen azkarrak hiri-mugikortasunaren bilakaera bizkortzen laguntzen dute, eta mugikortasun hori gero eta konplexuagoa da.
Hori dela eta, mugikortasun-sistema berriek ahalegin handiagoa egin behar dute araudi-esparru argiak eta bidezkoak ezartzeko, bai eta jasangarritasun-helburuak lortzeko finantziazio-mekanismoak ezartzeko ere.
SUM Bilbao 21 gobernuen, enpresen eta mundu akademikoaren ikuspegiak partekatzeko gunea da, epe luzera jasangarriagoak eta bideragarriagoak izango diren mugikortasun-eredu berriak sortzeko aukera emango duten itun publiko-pribatuak egiteko helburuarekin.
3. ARDATZA
Sektorean teknologia sartzeak eraldaketak ekarri ditu, hainbat fenomeno abiarazten dituztenak, hala nola mugikortasun konektatua, autonomoa, elektrikoa eta partekatua. Horiek baliabideak eta pertsonen eta merkantzien mugimendu-fluxuak optimizatzeko premiei erantzuten dieten soluzio berritzaileak dira, garraioaren eta logistikaren kudeaketa eraginkorragoa ekarriko dutenak, eta horiek inguruan duten eragina murriztuko dutenak.
SUM Bilbao 21ek teknologia berrien rola eta zerbitzuen digitalizazioa nabarmendu nahi du, eta baita Big Data ere, pertsonetan oinarritutako mugikortasun-eredu bat garatzeko eta finkatzeko. Halaber, mundu digitalaren funtzionaltasuna berrikusiko du, eta honek mugikortasun irisgarria, unibertsala eta jasangarria sustatzeko orduan duen eragina ere.