Mugikortasun jasangarria funtsezko faktorea da energia-trantsiziorako eta Garapen Iraunkorreko Helburuen eta Agenda 2030ren lorpenerako. Hori dela eta, Irizar e-mobilityk elektromugikortasuneko giltza eskura soluzioak diseinatzen eta fabrikatzen jarraitzen du, garraio publiko jasangarria, eraginkorra, adimentsua, irisgarria, segurua eta konektatua lortzeko.
Jasangarritasunarekin eta ingurumenarekin konpromiso sendoa du taldeak, eta bere helburua soinu-, kutsadura- eta CO2-emisioak murriztea da; modu honetan, hiri garbiak sortzeko eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko. Oso harro, Irizar e-mobility SUM Bilbao-ren bigarren edizioan izango da berriz ere; izan ere, biltzarraren ardatz tematikoak bat datoz haren estrategiarekin.