Mugikortasunaren paradigma berria: jasangarritasuna eta irisgarritasuna

  1. urtean onartu ziren -Nazio Batuen egoitzan- Pertsona desgaituen eskubideei buruzko Konbentzioa eta haren protokolo fakultatiboa, biak 80 herrialde baino gehiagok sinatuak. Nazio Batuen konbentzio batek inoiz ez zuen hain sinatzaile kopuru handia bildu sinadurarako ireki zen egunean.

Hori izan zen desgaitasunen bat duten pertsonen kolektiboari dagokionez nazioarteko komunitatean gertatu izan den baliorik handieneko elementua, hainbat eremutan eragin positiboa izan dezakeena; izan ere, gai hori herrialdeen barne-agenda politikoetan jartzeko katalizatzailea ere izan zen, eta desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideak aitortzeko eta babesteko joera eragin zuen, konbentzio hainbat herrialderen legegintza-esparruan sartzen baita, hala nola Espainiarenean. Hala ere, desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideak errealitate defizitarioa dira oraindik ere, Nazio Batuetan sinatutako Konbentzioan ezarritako elementuetatik urruntzen gaituzten hainbat gabezia baitituzte.

Konbentzio horrek berak azpimarratzen du mugikortasun pertsonalak duen garrantzia desgaitasunen bat duten pertsonen kolektiboaren eskubideak betetzeko, eta artikulu oso bat eskaintzen dio, honako hau zehaztuz: “Estatu alderdiek neurri eragingarriak hartuko dituzte, ziurtatzeko pertsona desgaituek mugigarritasun pertsonala izatea, ahalik independentziarik handienarekin”, eta hainbat puntu aipatzen dira, non herrialdeek kolektiboaren mugikortasun pertsonalaren alde jardun behar duten. Jakina, horrek inbertsioa eskatzen du mugikortasun-zerbitzu publiko zein pribatuak egokitzeko.

Era berean, mugikortasun-sistemaren egokitzapena ulertzeko eta horrekin behar bezala jarduteko, ingurunea irisgarri egiteko irizpide batzuk daude: DALCO – deanbulazioa (deambulación), atzematea (aprehensión), kokapena (localización) eta komunikazio (comunicación) hitzen siglak, gaztelaniaz. DALCOk azpiegiturak, sistemak eta zerbitzuak giza jardueraren dimentsio guztietara egokitzeko moduari buruz ikuspegi integrala bermatzen du. Azken finean, irisgarritasuna bermatzeak esan nahi du edozein erabiltzailek deanbulazio, atzemate, kokapen eta komunikazio ekintzak burutu ahal izatea bermatzea, inolako oztoporik aurkitu gabe.

Gaur egun, gizartea mugikortasun jasangarriaren paradigma berrirantz trantsizio-prozesuan dago, eta ildo horretan, hiriak trantsizio hori besarkatzen ari dira eta nazioarteko agendak ezartzen duenaren araberako garraio- eta hiri-eredu baterantz eraldatzen ari dira. Horretarako, zeharkako aldaketak egin behar dira, hala nola orain arte autoari eskainitako espazioak oinezkoentzat bihurtzea edo garraio publikoko ibilbideak birplanteatzea. Beharrezkoa da prozesu hori hiri jasangarriagoak egiteko ez ezik, desgaitasunen bat duten pertsonekin inklusiboagoak bihurtzeko ere izatea. Hala, adibidez, espazio publiko bat oinezkoentzako bihurtzeko hirigintza-birformulazioak autoari lekua kentzea oinezkoari emateko ez ezik, desgaitasuna duten pertsonen mugikortasun pertsonala mugatu dezaketen oztopo arkitektonikoak kentzea edo mugikortasun murriztuarekin bateragarriak diren zabalera eta desnibelak errespetatzea ere barne hartu behar du.

Ondorioz, herrialde askok desgaitasunen bat duten pertsonei mugikortasun-sistema bezalako elementuak egokitzea adostu zutenetik urteak igaro diren arren, ez da horretarako sistema behar bezala eraldatu. Hala ere, mugikortasunaren paradigma berriak jasangarritasunaren eta berrikuntza teknologikoaren ikuspegia ez ezik, irisgarritasun unibertsalaren ikuspegia ere jaso behar du.