Hiri-mugikortasuna: deskarbonizazioaren giltzarria

Isurketa kutsatzaileak murrizteko eta hiri atseginagoak, bizigarriagoak eta osasungarriagoak izateko ahalegin oro onargarria da. Horren inguru, mugikortasun-konpainiok ez dugu erronka bat bakarrik; erantzukizuna ere badugu. Gure esku dagoena eta are gehiago egin behar dugu helburu hori lortzeko.

Argi dugu hiri-mugikortasunaren testuingurua ahalegin handiz landu behar dela eta, horregatik, Alsan arlo horretan hartu ditugun konpromisoak gure ingurumen-estrategiaren bultzadarik handiena dira.

2020. urteaz geroztik, Eko edo zero isurpeneko hiri-autobusak baino ez ditugu sartzen gure flotan. Era berean, 2030a ezarri dugu skuratutako hiri-flota guztia Eko edo zero isurpenekoa izan dadin. Konpromiso horiek berretsi egiten dute 2050erako karbono-neutraltasuna lortzeko helburua.

Duela gutxi, 2020ko Iraunkortasun Txostena argitaratu dugu. Bertan, laugarren urtez jarraian, enpresaren gizarte-erantzukizunaren arloan gure bikaintasun-, segurtasun-, bezero-, pertsona-, komunitate- eta ingurumen-balioen inguruan egindako jarduketak azaltzen ditugu.

Txostenak gure ingurumen-estrategiaren sei ardatzak zehazten ditu: karbono-aztarna murriztea, garraioko energia-kontsumoa murriztea, instalazioetako energia-kontsumoa murriztea, hondakinen kudeaketa, uraren kudeaketa eta langileen prestakuntza eta sentsibilizazioa. Estrategia hori Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GIH) lerrokatuta dago, eta adierazle espezifikoak ezartzen ditu helburu bakoitzari zenbateraino laguntzen diogun baloratzeko.

Alsan zero isurpenen mugikortasuneranzko trantsizioaren buru izan nahi dugu, gure hiriak eta ingurunea berdeago, osasungarriago eta lagunkoiago bihurtze aldera; batez ere, INEren datuek erakusten dutenez, Espainiako biztanleriaren % 88 udalerrien % 27an bizi delako, bereziki hiri handietan.

Hori dela eta, egindako inbertsioen zati handi bat karbono-aztarna murriztera zuzenduta dago, hidrogenoa bezalako teknologia garbien bidez. Kasu arrakastatsuak ditugu dagoeneko,, SUM Bilbao 2021 ekitaldiaren hurrengo edizioan zehatz-mehatz aurkeztuko ditugunak, autobusa garraio publiko gisa hartuta.

Hiri-autobusak lanean ditugun hainbat hiritan, hala nola Bilbon, dagoeneko dituzte  mugikortasun-ohiturak aldatzea erraztuko duten ibilgailuak, deskontaminazioan, digitalizazioan eta segurtasunean duten eragin positiboa eta dakartzaten bidaiarientzako gainerako hobekuntzei esker. Espero dugu hemendik gutxira auto partikularra ez izatea lehentasuna hirietan.

Bestalde, oso argi daukagu hiriko pertsonek zerbitzu multimodalak eskatzen dituztela. Alsa, bere egitekoaz jabetuta, probak garatzen ari da, modu independentean edo beste konpainia batzuekin lankidetzan, azken miliako mugikortasun-zerbitzuekin eta Mobility as a Service (MaaS) delakoarekin lotutakoak, hiriguneak arintzen laguntzen dutenak eta, jakina, pertsonen eskaeretara egokitzea laguntzen digutenak.

Mugikortasunak, funtsezko beste edozein zerbitzuk bezala, pertsonen zerbitzura egon behar du, eta gaur egun pertsonak, administrazioak eta konpainiak gara deskarbonizazioan lagundu behar dugunok, agindu etiko gisa. Guztion oraina eta etorkizuna da.