Bizkaibus bidaiariak errepidez garraiatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duen zerbitzu publikoa da. Bizkaiko lurralde osoa egituratzen du hiri arteko ibilbide sare eraginkor baten bidez; azken urteotan, erabiltzaileen eta kilometroen kopurua etengabe handituz joan da.
Bizkaibusek estatuko flota iraunkor, eraginkor eta modernoenetako bat dauka, 338 autobusez osatua; autobusen batez besteko adina 5,6 urte da, eta haien % 12 hibridoak dira. Gainera, Bizkaibusek 2022. urterako ibilgailu elektriko bi lizitatzeko lanak hasi ditu, eta horretarako probak aurten egin ditu. Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Sailak Bizkaian ingurumena errespetatzen duen mugikortasun garbiagoa sustatzeko egin duen apustuaren barruan dago hori guztia.