EUDELek bat egin du hiri-mugikortasun jasangarriaren aldeko topaketarekin

Beste urte batez, EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak bat egin du SUM Bilbaorekin, hiru helbururekin: ikusgaitasuna ematea euskal udalen jardunbide egokiei, beste eskualde batzuetako irtenbide eta esperientzia berritzaileak ezagutzea, eta lankidetza sustatzea hiri-mugikortasun sistemak osatzen dituzten eragileen artean. Tokiko gobernuek funtsezko zeregina dute suspertze sozial eta ekonomiko jasangarria, inklusiboa eta ekologikoa lortzeko. Hori dela eta, EUDELek bat egin du Europako Itun Berdearen ardatzekin, eta “Euskal udalerrien Green Deal” delakoa bultzatuko du, udalek gida dezaten beren komunitateen eraldaketa berde, bidezko eta erresilientea. EUDELentzat SUM Bilbao-ren bigarren edizio hau aukera paregabea da une erabakigarri batean indarrak batu eta aliantzak ehuntzeko, etorkizuneko hiri eta herriak diseinatzeko unean hain zuzen ere.