IBIL, Birkarga-teknologia eta -zerbitzuak

IBIL 2009an sortu zen, Repsolen eta Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) arteko lankidetza-hitzarmen baten ondorioz; bere helburua ibilgailu elektrikoen birkargaren sektorean teknologia, zerbitzuak eta gaitasunak garatzea eta jasangarritasun ekimenak gauzatzea da. Gaur egun, IBIL erreferentziazko enpresa da ibilgailu elektrikoa birkargatzeko teknologiaren esparruan, bai Espainian eta bai Portugalen ere. Industria-bokazio teknologikotik abiatuta, teknologia hornitzaileek, birkarga-puntuen fabrikatzaileek, zerbitzu hornitzaileek eta mugikortasun elektrikoan nagusi diren eragileek osatutako ekosistemaren buru da IBIL; ekosistema horren helburua bezeroentzako zerbitzurik onena bermatzea eta energia-trantsizio antolatu eta eraginkorra bultzatzea da.