SUM Bilbao programa: ezagutu hiri-mugikortasun jasangarriaren etorkizuna

Urriaren 6an eta 7an, SUM Bilbao 21 ekitaldiak estatuko eta nazioarteko erakundeetako ordezkariak bilduko ditu, baita mugikortasunaren eta energiaren sektoreko enpresa garrantzitsuenak ere. Adituekin batera, hiri-mugikortasun jasangarriko sistemak finkatzeko erronkei, aukerei eta estrategiei buruz eztabaidatuko dute, edizio honetako 3 gai-ardatzen inguruan: energia-trantsizioa; gobernantza eta finantzaketa; eta mugikortasuna, digitalizazioa eta berrikuntza. SUM Bilbao-ren bigarren edizio honetan, saio-programa oso konpletoa izango da eta hainbat izaeratako topaketak izango ditu, hala nola hitzaldiak, mahai-inguruak, elkarrizketak edo proiektuen aurkezpenak. Lehenengo egunean, hasierako saioaren ondoren, “Mugikortasun jasangarrirako finantziazio eta aliantza publiko-pribatuak” osoko bilkura hasiko da. Bilera hori Gobernantzaren eta Energia-trantsizioaren ardatzen barruan kokatzen da, eta horrekin mugikortasun jasangarriko sistemen orainari eta etorkizunari buruzko eztabaida hasiko da, gainerako saioetan jarraituko duena. Ondoren, “Proiektuen erakusketa eta Merkaturatze-kapsula” saioa hasiko da, non hirietako mugikortasun jasangarrirako eta energiarako produktu berritzailea aurkeztuko den. Lehenengo egun hori bukatzeko, arratsaldean, hiru hitzaldi eta mahai-inguru bat izango dira, eta gai hauek jorratuko dira: mugikortasun elektrikoa, teknologia berriak, metropoli-gobernantza eta merkantzien mugikortasuna. Bigarren eguna energia jasangarriari eta mugikortasun konektatuari buruzko bi hitzaldirekin hasiko da, eta bi mahai-inguru izango ditugu, energia-trantsiziorako eta pertsonen mugikortasun jasangarri eta irisgarrirako esparru erregulatzaileei buruzkoak. Gainera, nazioartean ospe handia duten bi aditu elkarrizketatuko dira: lehenbizikoa mugikortasun-paradigma berrien ingurukoa izango da, eta bigarrena mugikortasunerako energia-eredu berriaren erronkei buruzkoa. Azkenik, 3 ardatz tematikoen zeharkako itxiera-saioa egingo da. Ondoren, Bilboko Adierazpena irakurri eta sinatuko da, eta horren bidez, itxi egingo da SUM Bilbao 21.