Eusko Jaurlaritza bere Garraio Sailaren bitartez egongo da SUM Bilbao 21 Biltzarrean

Eusko Jaurlaritzako Garraio Saila Mugikortasun Iraunkorraren Legearen aurreproiektua izapidetzen ari da. Zirriborroak hauen aldeko apustua egiten duen eredua ezartzen du: mugikortasun aktiboa (oinez edo bizikletaz), garraio publikoaren bultzada ibilgailu pribatuaren aurrean, garraio publikoko tituluen elkarreragingarritasuna sistema integratu intermodal batean, mugikortasun jasangarriaren ikuspegiaren bultzada hirigintzatik udalerrietan, eta trenbideko garraioaren sustapena. SUM BIO21 izenekoan, sektore publiko, pribatu, enpresarial eta akademikoko ordezkariak elkartuko gara, eta bertan partekatu, ekarpenak egin eta ikasi egingo dugu. Horrela bakarrik izango gara gai etorkizuneko mugikortasuna jasangarritasunaren ikuspegitik eraikitzeko.