Mugikortasun jasangarria: nazioz gaindiko eraldaketa

2020. urtearen amaieran, Europako Batzordeak mugikortasun jasangarriaren eta adimendunaren estrategia berria aurkeztu zuen, Europako Itun Berdearen esparruan. Bertan, zeharkako ekintza-plan holistiko baten bidez EB erabat jasangarrira iristeko ibilbide-orria aurki dezakegu. Jarduera-eremuak biodibertsitatetik hasi eta mugikortasun jasangarriraino doaz, eta beste hainbat elementu ere jorratzen dituzte, hala nola nekazaritza eta industria, edo klimaren aldeko ekintzak.

Europako ekintza-planaren zeharkakotasuna da lehen ezaugarri nabarmenena; Europa jasangarriranzko eraldaketa hainbat gaitatik planteatzen da, guztiak elkarri lotuak. Zehazki, mugikortasun jasangarriaren esparruan, estrategiak hiru zutabe nabarmentzen ditu: mugikortasun jasangarria, mugikortasun adimenduna eta mugikortasun erresilientea.

Mugikortasun jasangarria

Europako Batzordeak berak adierazten duen bezala, “Bere isurketak nabarmen murriztea da garraioaren sektoreak duen erronkarik serioena” (Europako Batzordea, 2020). Ildo horretan, Europako estrategia berriak bost puntu erakusten ditu mugikortasun jasangarria lortzeko:          ibilgailu elektrikoen etorrera azkartzea, autoetatik eta motozikletetatik hasi eta hegazkin eta itsasontzietara; azpiegiturak normalizatzeko egokitzea, errepideetatik hasi eta portu eta aireportuetaraino; hiriko eta hiriarteko mugikortasun osasungarria sustatzea, bizikleta bidezko mugikortasuna; bereziki bultzatuz; salgaien garraioan indar handiz jardutea, dagoeneko garbia dena sustatuz, trenbidea; adibidez; eta  pizgarriak sortzea herritarrek garraio jasangarriak izan ditzaten.

Mugikortasun adimenduna

Trantsizio teknologikoa eta digitala da beste iraultza handia, jasangarriarekin batera. Biak dira Europako mugikortasun-estrategiaren palanka nagusietako bi. Mugikortasun adimendunaren helburua pertsonen eta salgaien garraioa definitzea da, malgutasun, eraginkortasun, jasangarritasun eta segurtasun handiagoa ahalbidetuko duen berrikuntza teknologikoaren ikuspegitik. Europaren kasuan, multimodalitate automatizatua eta interkonektatua ezartzearen alde egiten da, baita adimen artifiziala erabiltzearen eta datuak prozesatzearen alde ere, hiri adimendunaren kontzeptura integratutako mugikortasun baten mesedetan.

Mugikortasun erresilientea

COVID-19k eragindako egoera pandemikoak gogor eragin dio  garraioari, eta oso eragin      negatiboa izan du sektore horretako enpresetan, bai finantza-mailan, bai maila operatiboan. Ondorioz, Europako Batzordeak konpromisoa hartzen du merkatua indartzeko inbertsio estrategikoen bidez, hala nola TEN-T Europaz Gaindiko Garraio Sarea, ingelesezko siglengatik.

Horrez gain, Europako Batzordeak mugikortasun erresiliente berria justizia sozialarekin eta garraio publikoaren segurtasunarekin lotzen du. Hala, beharrezkotzat jotzen da garraio publikoaren sistema bat diseinatzea, eskuragarritasun-irizpideak, mugikortasun murriztua duten kolektiboetara egokitzeko irizpideak eta segurtasun-irizpideak kontuan hartuta.

Garraio jasangarriaren Europako sistemak adimentsua, malgua eta etengabe aldatzen ari diren garraio-eredu eta -beharretara egokitzeko gai izan behar du, Europako herritar guztiei konektibitate arina, segurua eta babestua emango dieten abangoardiako aurrerapen teknologikoetan oinarrituta.