SUM Bilbao Urteurrena

Otsailaren 23an, Petronorrek eta Bilboko Udalak SUM Bilbao-ren eta Hiri-mugikortasun jasangarriago baten bila Bilboko Adierazpenaren bigarren urteurrena ospatu zuten, Bilboko Azkuna Zentroan egindako ekitaldi batean.

Ekitaldia Vanessa Sánchez euskal kazetariak aurkeztu zuen eta formatu hibridoan egin zen, hau da, presentziala eta online. Ekitaldiak iraun zuen 45 minutuetan, SUM Bilbao Biltzarraren urteurrena ospatu zen, eta Bilboko Adierazpenaren esparruan egindako aurrerapenen balantzea egin zen.

Formatu hibridoarekin jarraituz, hizlariek modu presentzialean eta online parte hartu zuten. Honako hauek parte hartu zuten modu presentzialean: Juan Mari Aburtok, Bilboko alkateak; Emiliano López Atxurrak, Petronorreko presidenteak; Gorka Martínezek, BBKko zuzendari nagusiak; eta Alfonso Gilek, alkateordea eta Bilboko mugikortasun eta jasangarritasun zinegotziak. Modu telematikoan beste hauek parte hartu zuten: Abel Caballerok, FEMPeko presidenteak; Gorka Urtaranek, EUDELeko presidenteak; Francisco Iglesias Camposek, Alsako kontseilari delegatuak; eta Rafael Sterlingek, Irizar enpresaren CEOak. Horiek guztiak SUM Bilbao 19 ekitaldian parte hartu zuten erakunde publiko eta pribaturen bateko ordezkariak dira; erakunde horiek, era berean, energia-trantsizioarekin, mugikortasun jasangarriarekin eta hiri osasungarriekin konprometitutako erakundeen adibide dira.

Hitzaldietan, lortutako aurrerapausoei eta mugikortasunaren inguruan haien erakundeen konpromisoari buruz jardun ziren hizlariak. Juan Mari Aburtok Bilboko bide guztietan dagoen 30 km/h-ko muga nabarmendu zuen; izan ere, Bilbao izan da neurri hori hartu duen munduko lehen hiri nagusia. Emiliano López Atxurrak Petronorrek energia-trantsizioarekin duen konpromisoa berretsi zuen, eta konpainiaren proiektu handiak nabarmendu zituen, hala nola hidrogenoa sortzea edo erregai sintetikoak fabrikatzea. Gorka Martinezek lurraldearen garapen jasangarrian BBKk duen garrantzia nabarmendu zuen; izan ere, erakundeak energia berriztagarriak sortzeko proiektuak, energia-trantsizio proiektuak edo startup berritzaileak laguntzen eta babesten ditu.

Hizlariez gain, Bilboko Udaleko taldeen ordezkariak, Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako agintariak eta babesleen eta kolaboratzaileen ordezkariak izan ziren ekitaldian, besteak beste: BBK, Alsa, Irizar, FCC, Ibil, Kapsch eta Edinor. SUM Bilbao-ko bazkide nagusi baten parte-hartze telematikoa ere izan zuen: CGLU, Hiri eta Tokiko Gobernuen Sarea.

Ekitaldia bukatzerakoan, Bilboko Udalak eta Petronorrek SUM Bilbao 21 Biltzarraren hurrengo edizioaren berri eman zuten; Bizkaiko hiriburuan urriaren 6an eta 7an aurrera eramango dena. Mugikortasunarekin eta energiarekin lotutako gaur egungo gai garrantzitsuenak jorratuko dituen biltzarrak eragile garrantzitsuen parte hartzea izango du.