Irizar e-mobility, SUM Bilbaoren GOLD babeslea, elektromugikortasuneko Europako lehen instalazioa da, eta ibilbide laburreko autobus eta kamioi % 100 elektrikoak, zero isurpenekoak, bateria sistema propioak dituztenak, garatu eta fabrikatzen ditu. Gainera, kargatzeko azpiegiturak eta floten kudeaketaren digitalizazioa ere eskaintzen ditu. Horiek guztiak taldearen % 100eko teknologiarekin daude diseinatuta eta fabrikatuta, Irizarren bermearekin eta haren zerbitzuaren kalitatearekin.
Irizar e-mobilityren egungo ibilgailu sortak hiru modelo ditu: Irizar ie bus, Irizar ie tram eta Irizar ie truck.
Irizar ie busak hiri-mugikortasun jasangarria eta ekoeraginkorra eskaintzen ditu, hiriko garraioaren egungo eta etorkizuneko beharrizanetarako. Orain arte 10, 12, 15 eta 18 m-ko bertsioak garatu dira.
Eredu hori Europako hainbat hiritan erabiltzen dute 2014tik.
Irizar ie tram % 100 elektrikoa eta zero isurpeneko autobus bat da. Estetikoki, tranbiaren ezaugarriak ditu, eta tranbiaren edukiera handia, sartzeko erraztasuna eta barneko zirkulazioa hiriko autobus baten malgutasunarekin konbinatzen ditu.
Irizar ie truck kamioia, berriz, % 100 elektrikoa da. Merkatuaren hainbat premiari erantzuten die, eta hirietan eta hiri-inguruetan kutsadura atmosferikorik eta akustikorik sortu gabe zirkulatzea ahalbidetzen du. Horren ondorioz, hiri garbiagoa eta herritarrentzat ingurune jasangarriagoa lortzen da.
Ibilgailu elektrikoek erabiltzen dituzten bateriak Adunako (Gipuzkoa) instalazioetan garatu eta fabrikatu dira, eta egungo merkatu europarraren beharrak asetzeko eta operadorearen eskakizun bakoitzari ahalik eta irtenbiderik onena emateko sortu dira.
Irizar e-mobility erabat konprometituta dago ingurumenarekin, eta trantsizio energetiko horretan lagundu nahi du. Euskadiko eguzki-parke fotovoltaiko handienean inbertitu du, bertan sortutako energia fotovoltaikoa bere ibilgailuak fabrikatzeko erabiltzeko eta, horrela, bere ingurumen-inpaktua minimizatzeko.
Ibilekin sinatutako lankidetza-hitzarmen bati esker, gainera, bigarren bizitza bat ematen die bateriei: autobusetan bizitza baliagarriaren zikloa amaitu ondoren, gasolina-zerbitzuguneetako ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegituretan biltegiratzeko elementu gisa erabil daitezke.
Ekonomia zirkularreko proiektuetan ere laguntzen du hainbat enpresa eta elkarterekin, kontsumo arduratsua eta ekoizpen jasangarria ziurtatuz.
Irizar e-mobility erreferentea izaten jarraitzen du garraio kolektibo jasangarri, eraginkor, adimentsu, irisgarri, seguru eta konektatu baterako zero isurpeneko giltza eskuan soluzioak eskaintzen dituzten enpresen artean.