Mercociudades duela 25 urte sortu zen, Mercosurreko hirien arteko eskualde-integrazioa indartzeko helburuarekin. Hasiera batean tokiko 12 gobernuk osatua, gaur egun, sareak Hego Amerikako 10 herrialdetako 360 hiri kide baino gehiago ditu, eta erreferentzia nabarmena da eskualdeen integrazio prozesuetan.
Haren ekimenak eta programak “hiri integratu, inklusibo eta parte-hartzaileak” ikuspegiaren arabera bideratzen dira, eta besteak beste, honako helburu hauek ditu: Sareko hirietan bizi-kalitatea hobetzea, agenda nazionaletan, eskualdekoetan eta mundukoetan eragitea, esperientzien trukea sustatzea, eta hirien arteko proiektu eta politika bateratuak sortzea.
Bere ekintzen artean, oso aipagarria da Hegoalde-Hegoalde lankidetzarako hirien lehen eskualde-programaren sorrera.
FLACMA atxikipen libreko proposamen-erakundea da, eta udalerriak, tokiko gobernuak, lurralde-elkarteak eta tokiko agintariak ordezkatzen ditu. Bere bokazioa Latinoamerika eta Karibeko hiri eta lurraldeen tokiko garapena da, toki-, nazioz azpi-, nazio- eta nazioarte-mailako eragin politikoaren bidez.
Latinoamerikako erakunderik zabalena eta pluralena da, Tokiko Hiri eta Gobernuen Batasuna, CGLU, bere Eskualde Atal bezala ordezkatuz.