SUM Bilbao Biltzarraren aurreko jarduera gisa, on line foro bat antolatu dugu hirietako pertsonen garraio masiboaren inguruko berrikuntzetan egondako aurrerapenei buruz hitz egiteko. Foroa maiatzaren 19an izango da, 11:30ean. Topaketan parte hartuko dute Garraio Ikerketen eta Teknologien Dibisioko zuzendaria (MITMA), Rocío Báguena; Sant Joan Despíko alkateak eta Bartzelonako Metropoli Areako Garraio eta Mugikortasuneko lehendakariordeak, Antoni Povedak,;eta Irungo alkateak eta EUDELeko presidenteordeak, José Antonio Santano.
Gainera, partaide hauek izango dira baita ere: Andrés Galnares, H2SITEko zuzendaria, hidrogenoa ekoizteko irtenbideetan espezializatutako startup-a; Luciano Strucchi eta Elizabeth Obediente, Iomob-eko gerenteak, Mobility as a Service (MaaS) enpresa bideratzailea. Alfonso Gilek, alkateordeak eta Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Iraunkortasuneko zinegotziak, foroari hasiera emango dio, eta Pilar Elejoste, DSM Taldeko (Deusto Smart Mobility) ikertzailea eta DeustoTech-eko zuzendariordea, moderatzailea izango da.
Horiek guztiek pertsonen garraio masiboa berritzeko proiektuak erakutsiko dituzte foro honetan, hirietako mugikortasun jasangarriaren testuinguruan. Ondoren, mugikortasun berrietara egokitzeko lurraldeek dituzten erronkei buruz eta joera horiek sektorean berrikuntza sustatzeko dakartzaten aukerei buruz eztabaidatuko dute.
Honako esteka honetan jarraitu ahalko duzu foroa: https://sumbilbao.com/eu/#webinar