SUM Bilbao 19ren urteurrena ospatzeko ekitaldian, otsailaren 23an, iragarri zen SUM Bilbao-ren itzulera. Bigarren edizio hau, berriro ere Petronorrek eta Bilboko Udalak antolatuta, 2021eko urriaren 6an eta 7an izango da, eta formatu hibridoan burutuko da: presentziala, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta digitala, munduko edozein lekutatik zuzenean jarraitu ahalko dena.
SUM Bilbao-ren edizio berri honetan, mundu mailan premiazkoen diren mugikortasunaren eta energiaren inguruko arazoak lantzen jarraituko da. Mugikortasun jasangarriaren eta energiaren munduko 60 aditu eta ordezkari baino gehiagoren parte hartzea izango du, hiru gai-ardatzen inguruan hitz egingo dutenak: energia-trantsizioa; gobernantza eta finantzaketa; eta mugikortasuna, digitalizazioa eta berrikuntza.
- Energia-trantsizioaren gaiari helduz, SUM Bilbao 21 topagunea izango da mugikortasunerako energia-trantsizioak dakartzan aurrerapenei eta erronkei buruzko erakusketa eta eztabaidarako.
- Gobernantza eta finantzaketaren gaiak aukera emango du egungo arau-esparruen inguruko eztabaida sortu eta aberasteko, bai eta beharrezko finantzaketa- eta gobernantza-eredu berriak sortzeko ere, beharrezkoak baitira eraldaketa handiak lortu ahal izateko mugikortasunaren sektorean eta ekonomia osoan.
- Mugikortasuna, digitalizazioa eta berrikuntza den hirugarren ardatzari esker, mugikortasun jasangarriko eta integratzaileko hiri-sistemak eraikitzearen zerbitzura dauden garraioaren eta mugikortasunaren berrikuntza teknologikoak landuko dira.
Hiru ardatz horien inguruko eztabaidaz eta ezagutza trukeaz gain, SUM Bilbao 21 biltzarrak haratago joango da, eta elkarrizketa publiko-pribaturako gune gisa sendotuko da; elkarrizketatik ekintzara igarotzeko eragileen arteko sinergiak sortzea izango du ardatz. Ekintza hau lortzeko, SUM Bilbao-ren edizio honetan, proiektuak erakusteko saioak eta azoka komertziala, presentziala eta birtuala, egingo dira. Bertan, abian dauden soluzio energetiko berritzaileenak aurkeztuko dira, Euskadik eta Espainiak energia-trantsizioan Europako estrategiaren buruan jartzeko duten ahalmena aprobetxatzeko. Azkenik, hirietako mugikortasun jasangarriaren eta energiaren etorkizuna guztiz aldatuko duen produktu bat merkaturatuko da.
Laburbilduz, SUM Bilbao 21 nazioartean erreferentziazko eta nazioarteko irismeneko ekitaldia izango da, eta mugikortasun jasangarriari eta energia-trantsizioari buruzko eztabaidak, txostenak, erakusketak eta produktu-jaurtiketak izango ditu.